Albisteak-Bloga

Gurasoen whatsapp taldeen inguruko eztabaida

Gurasoen whatsapp talderen bateko kide zara? Aspaldian, euren erabilera eta gure seme-alaba eta ikasleengan eta guraso eta ikastetxearen arteko harremanetan dauken eraginaren inguruko eztabaida sortu da.

Izan ere, sarritan esan ohi dogun moduan gure seme-alaba eta ikasleen hezkuntzak, hezkuntza komunitate osoaren alkar lana eskatzen dau, guraso, irakasle eta ikasleak berak, zentzu eta helburu bardinagaz jokatuz.

Zelan egin whatsapp taldeen erabilera egokiena?

Jarraitu irakurtzen.

Teknologi barriek, pertsonen arteko komunikaziorako abantailak eskeintzen dabezala zalantzarik ez.  Baina aldi berean, euren erabilera desegoki bateri lotutako arriskuen inguruan hausnarketa bat egitea ere beharrezkoa da.

Edozein fenomeno barri bezala, honen erabilera egokiena egiten ere ikasi egin daiteke, ondoko arriskuak ekiditu daiguzan:

  • Seme-alabenak diren erantzunkizunak gureganatzea, euren autonomia, erantzunkizuna eta erabakiak hartzeko gaitasunaren kontra joanez.
  • Fundamentu gabeko zurrumurruak zabaltzea.
  • Konstruktiboak ez diran kritikak zabaltzea.
  • Klima negatibo eta kutsakor bat hedatzea.
  • Banakako arazo pertsonalak kolektiboak bihurtzea.
  • Norbere pribatutasunaren mugak gainditzea.

Talde honeen erabilera egoki bat bultzatzeko asmoz, ondoko artikuluak eskeintzen deutsuguz. Azken baten, esan bezala, gure seme-alaba eta ikasleen hezkuntzak, guztion arteko alkar lana eta alkar ulertzea eskatzen dauala eta helburu horren alde, gure eskura daukaguzan edozein baliabideren erabilera egokiena egin behar dogula ulertzen bait dogu.

"Cosas que deberías saber si participar en un grupo de whatsapp de padres/madres"- El País

"Cuidado con los grupos de whatsapp"- Cadena Ser

7 consejos para usar el grupo de whatsapp de padres- Ser padres

"Los grupos de whatsapp de padres- El diario

 

Antzerako albisteak

12-12-2018

Pentsatzen ikastea

Pertsonaren garapenean eta heziketan, bere gaitasunen artean, norbere autonomia helburu izanda, ezinbestekoa dogu, pentsatzen irakastea. Horrela izanda, norberak izango dau, momentu bakoitzean sortu daitekezan arazoak ebazteko gaitasuna eta aldi berean, bere buruarengan eta gaitasunengan sinesteko bidea.

Jarraitu irakurtzen.

12-12-2018

Garapen pertsonala eta baloreak

Garapen pertsonala eta hezkuntzak, baloreen arloko heziketa bat ere eskatzen dau

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies