Albisteak-Bloga

Gurasoentzako iPad formazio saioak

Sarritan esan ohi da gaur egungo gazte asko natibo digitalak dirala, Smartphone, tablet, ordenadore eta teknologi barriak barneratzen dabezan hainbat gailu digitalen garaian jaioak bait dira eta askotan nagusiagook baino errezago erabili eta barneratzen dabezalako gailu honeen ingurukoak.

Seme-alaben heziketak eta garapenak, gurasoena ere suposatzen dau eta eskatzen dau sarri-askotan. Eurekaz batera, bidean, gu geu ere garatuz goaz.  Ildo honetatik, pasadan astean eta gaurko egunean, Lauaxeta Ikastolan, gurasoentzako iPadaren inguruko formazio saioak antolatu dira.

Jarraitu irakurtzen.

ipad formación familias Lauaxeta Ikastola

iPad 1x1 proiektuaren barnean, 2013-2014 ikasturtetik aurrera, Lauaxeta Ikastolako LH 4. mailako eta DBH 1. mailako ikasleek lan tresna barri bat dauke eskuetan, planteatzen jakezan barrikuntza proiektu eta hezkuntza beharrizanei hobeto erantzuteko: iPad-a.

Lan tresna hau, ikasleen eguneroko lanean sartzen da, ahalik eta hezkuntza baliabide egokienak izateko eta gaitasunen garapen egokiena bilatzeko helburuarekin. 

Ipad-a ikaslearen lan tresna pertsonala da, eta beraz, gelako gainontzeko baliabideeekin batera (koadernoa, boligrafoak, etab.), bere eguneroko lan tresna ohikoa da.

Lauaxeta Ikastolan, gurasoek seme-alaben jarraipena egin ahal izateko, iPadaren inguruko formazio saio honeek antolatzen dira eta aurtengoan ere, ehundik gora guraso izan dira formazio saio honeetara gerturatu diranak, gaurko garaiekaz eta euren seme-abalen hezkuntzarekiko konpromisoa agertuz.

iPad 1x1 proiektuaren inguruko informazio gehiagoe eskuratzeko klikatu.

Antzerako albisteak

30-06-2020

Nerabezaroko alkarrizketak

Mundua deskubritzeko grina, barritasuna, lehen esperientziak, errebeldia, askatasun-nahia, gizartean bizitzea, bizitza ulertzeko beharra, …

Gregorio Luri filosofo eta irakaslea nerabe talde bategaz bildu da eurekaz hitz egiteko, belaunaldi ezberdinen arteko alkarrizketa eta hausnarketa interesgarriak bideratuz.

Segi irakurtzen.

 

29-06-2020

Nerabeentzako irakurgaiak

Fantasia, suspensea, fikzioa, maitasuna, izua eta umorea: ez dau genero bakar batek ere ihes egiten edozein nerabe harrapatuko dauazan liburu honeetatik. Istorio labur honeek entretenimendu- eta ikaskuntza-iturri agortezinak dira. Beste entretenimendu bat oporrei begira.

Segi irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment