Albisteak-Bloga

Gure errealitatea aldatu eta hobetzeko jarrera

22-02-2016

Beste gaitasun batzuetaz gain, bizitzan ezinbestekoa dogu ingurunean daukagun errealitatea aldatzeko eta hobetzeko jarrera izatea. Azken baten, aldaketak eskatzen dauen ekimena eta malgutasuna faltan badogu, bestelako gaitasunak ez bait dira nahikoa izango.  

Ekimena eta jarrera ekintzailea ezagugarri garrantzitsuak dira gure eta gure seme-alaba eta ikasleen bizitzan, beraz.

Baina, zelan garatu? Jarraitu irakurtzen.

Lauaxeta Ikastolan, norberak jatorriz daukan izaeraz gain, konpetentziak, berauek praktikara eroatea eskatzen daben egoerei esker eskuratu eta garatu daitekezala uste dogu.

Asmo horregaz jarri dogu martxan Lauaxeta Ikastolan Batxilergo 1go mailan, Ekintzaileen Azoka, pasatako otsailak 19an.

Egun honetan gure ikasleek, euren enpresak aurkeztu ebezan irakasle eta kanpoko beste erakunde batzuetako profesionalek osotutako epaimahai baten aurrean, baina egun honen aurretik eta aste bi lehenagotatik, euren enpresen gainean lanean jardun eben.

Euren eginkizuna, hain zuzen ere, inguruenean ikusten ebezan beharrizanetatik abiatuz, enpresa bat sortzea. Planifikazioa, organizazioa, talde lana, komunikazioa, ... eta ekimena eta jarrera ekintzailea, esperientzia honeri esker, gure ikasleek landu eta garatutako gaitasunak. Bizitzan sortzen jakezan egoera edota erronken aurrean erakusteko gai izango diran gaitasunak. Aurrera!

Antzerako albisteak

03-07-2019

Iraganeko bizipenen testigantzak

Lauaxetako DBHko ikasle batzuek, Gerra Zibilagaz lotutako testigantzak jaso dabez belaunaldi desberdinen arteko elkarrizketa bateri lotutako giro berezi eta aberatsari esker.

Jarraitu irakurtzen.

 

14-06-2019

Emakumezkoa, zientzia eta teknologia. Zein da egoera?

Azpimarratzekoa da neska askok zientzia eta teknologia arloetako ikasgai eta proiektuetarako erakusten daben gaitasuna eta harrigarria behin nagusitan arlo horretako lanbieetan daben presentzia hain eskasa izatea. Hori dala eta, nesken bokazio eta jakinmin zientifikoa sustatu eta estereotipoak baztartzeko asmoz, Lauaxeta Ikastolan, LH 6. maila eta BDH 1.an, Deustuko Unibertsitateagaz batera, Inspira proiektua lantzen ari gara.

Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies