Albisteak-Bloga

Hezkuntza eta emozioak

Begiak itxi eta urteetan atzera egiten badozu, zein da oroitzapenik bonerenak ekartzen deutsuzan irakaslea? zergaitik?

Emozioek lotura handia dauke gure oroitzapenekaz eta baita gure ikasketagaz. Sarritan harritu egiten gara gure bizitzako tarte batzuk zernolako gardentasunagaz gogoratzen doguzan pentsatzen dogunean. Tartean, izan ere, emozioak dagoz jokoan, emozioei lotutako gertakizunak bait dira gure oroitzapenean grabatuta gelditzen diranak, gertakizun horrek, guregan emozio nabarmen bat piztu dauelako, bai positibo zein negatiboa.

Jarraitu irakurtzen...

Aurrekoari adituz, emozioak eta ikasketa lotzeak zentzu handia hartzen dau, ikasketak, gure seme-alaba eta ikasleengan ahalik eta gehin iraun dagian.

Horrez gain, guztiok dakigu emozioek gure egunerokoan dauken eragina, gure ekintzetan eta beraz lortutatko emaitzetan ere dauken garrantzia.

Hori dala eta ezinbestekoa dogu hezkuntzan emozioak integratzea. Garrantzitsua da beraz gure seme-alaba eta ikasleak, euren emozioei buruz hausnartu daikeen egoeren aurrean jartzea, euren helburuak lortzeko, egindakoa zelan hobetu daikeen zehaztu ahal izateko.

Gai honen inguruan, baliabide interesgarri bi:

La química de las emociones

10 películas sobre inteligencia emocional y social

Antzerako albisteak

01-06-2018

Hezkuntzaren bidetik gizartea aldatuz

Guztiok garelako gizarte honen parte eta guztiok eransten deutsogulako balio bat. Hausnarketarako, TED hitzaldi batetako ondoko bideoa.

01-06-2018

Eskerrak emon, egunero

Gure burua eta pentsamenduak gure arreta jartzen dogun notrabidera zuzentzen da eta bai, beharrezkoa da hausnarketak, kritikak eta autokritikak egitea, baina beharrezkoa baita gauza onak ikusten eta eskertzen jakitea eta gure burua eta seme-alabena horretan entrenatzea.

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies