Albisteak-Bloga

Hezkuntza eta guraso eskola

06-02-2017

Alkartzen gaituen guzti hori

Batzuetan bestearengandik bereizten eta banatzen gaituen horretan ipintzen dogu fokoa, baina besteagaz amankomunean daukaguna eta beraz alkartzen gaituen guzti hori ere azpimarratu daikegu, banantzen gaituenean errespetatuz, noski. Alkarbizitzaren alde.


01-02-2017

Bakean wasapeatu dagigun

Eskola adinetako seme-alabak daukezan guraso askok, beste guraso batzuekaz whatsapp taldeak sortu ohi dabez. Sarritan, talde honeei etekinik handiena ataratzeko eta liskarrak ekiditeko, berauen erabilerarik egokiena zein litzatekeen galdetzen dabe.

Jarraitu irakurtzen.

25-01-2017

Norberegan sinestearen garrantzia

Norberengan sinesten badogu, erronka barriak bizitzeko erabakia hartuko dogu eta beraz gure garapen pertsonalerako esperientzia gehiago biziko doguz. Sinesmen horrek beraz gure garapena bideratzen dau. Geure buruarengan daukaguzan sinesmen edo eritziek, gure ekintzak baldintzatzen dabez eta horrela izanda, gure bizitzan lortzen doguzan emaitzak.

Jarraitu irakurtzen.

17-01-2017

Zelan lagundu zure seme-alabari, bere ikasketa/profesio erabakietan?

Eta nagusitan zuk, zer izan nahi dozu? Galdera hori egiten deutsegu sarritan gure seme-alaba eta ikasleei txiki-txikitatik. Batzuek, ideiaren bat darabile jadanik euren asmoetan, beste batzuk, galduago sentitzen dira. Izan ere, adinak ekartzen dau sarritan norbere zaletasunenganako argitasun gehiago.

Baina… erabaki batzuk orain hartu behar dabez. Zelan lagundu?

Jarraitu irakurtzen.

 

28-11-2016

Bardintasunean hezi daigun

Hezkuntza, mundua aldatzeko baliabiderik egokiena dala esaten da, azken baten gure gazteei transmititzen deutseguzan baloreek etorkizuneko gizartea definituko bait dabe. Zentzu honetan, emakumeen kontrako indarkeriari dagokionez, prebentzioa eta hezkuntza, onerako bideak doguz.

Erakusgarria da, Lauaxeta Ikastolako ikasle batzuek eginiko ondoko bideoa.

Jarraitu irakurtzen.

07-11-2016

Itxaropenak eta hezkuntza

Gure pentsamenduek, gure ekintzengan eragin zuzena dauke eta ondorioz, gure emaitzengan. Horrela gertatzen da, baita, hezkuntzan. Gure seme-alabarengan itxaropen handia badaukagu eta berarengan sinesten badogu, lortu beharrekoa lortzeko aukera gehiago eskeiniko deutsoguz eta behar balitz, behin eta barriro saiatuko ginateke, lortu nahi dan horrengan, positiboki eraginez.

Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment