Albisteak-Bloga

Hezkuntza hobekuntza eta kalitatearen alde lanean

Pentsatzeko eta erabakiak hartzeko gaitasuna erabakikorra da gure bizitzaren bilakaeran eta nola ez, gure seme-alaba eta ikasleen bizitzan baita. Horrela izanda, ezinbestekoa da hezkuntzak, eduki batzuk garatzeaz gain, gaitasun hau bera ere garatzea.

Helburu horregaz, hobekuntza eta etengabeko formazioa, Lauaxeta Ikastolako irakaslegoaren egunerokoan ardatz nagusiak dira.

Jarraitu irakurtzen.

Horrela izanda, pasatako egunotan, Robert Swartz izan dogu gure artean. Berau, NCTTeko zuzendari (The National Center for Teaching Thinking- USA), Filosofian doktorea, Harvardgo Unibertsitatean graduatua eta Bostoneko Universidad de Massachusetsgo irakaslea dogu.

Hogeitabost urte baino gehiagoz, munduan zehargo ikastetxe eta unibertsitate desberdinetako profesionalen formakuntzan parte hartu dau, ikasleengan pentsamendu kritiko eta kreatiboa garatzeko.

Azken egunotan, Lauaxeta Ikastolan izan dogu, coachingaren bitartez irakasle batzuk ebaluatu eta gidatuz.

Esperientzia benetan aberatsa eta etengabeko hobekuntza eta kalitatearen alde egiten dogun apostuagaz bat datorrena.

Robert Swartzeri buruz gehiago irakurtzeko.


Antzerako albisteak

08-11-2018

Batxilergo duala, Lauaxeta Ikastolan

Aurten, 46 ikasle dira guztira, Lauaxeta Ikastolan Batxilergo Duala ikasten ari diranak. Jakin nahi zertan datzan?

Jarraitu irakurtzen.

29-10-2018

Ikasteko bisitak

Joandako astean, Lauaxeta Ikastolako arteko 2. batxilergko ikasleak, Bilboko Berreginen Museoan izan ziran. Bertan, euren jakinmina erakusteaz gain, gelan landutakoagaz konektatzeko aukera izan eben. Interesgarria benetan!

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies