Albisteak-Bloga

Hitzaldiak eta partekatzeak

24-10-2018

Garapen Iraunkorraren alde

Lauaxeta ikastola, Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuekaz bat eginez, Unesco Etxeak antolatutako jardunaldian izan zan.

Ekitaldia atzo, urriak 23an ospatu zan, Bilbon.

Jarraitu irakurtzen.

26-09-2018

Lauaxeta Ikastolak, bere hezkuntza eredua eta esperientzia, beste ikastetxe batzuekaz partekatu dau

25 ikastetxe dira guztira, Lauaxeta Ikastolara hurbildu diranak, gure Hezkuntza Modeloa ezagutu eta euskal ikaslegoaren garapena bultzatzeko.

Jarraitu irakurtzen.

25-09-2018

Lauaxetako ikasleak, Zornotzako Memoriaren Plazan izan dira, biktimen testigantzak entzuten

Jardueraren helburua, Gogora institutuak antolatuta, bakearen eta elkarbizitzaren alde hazi bat ereitea da eta gure ikasleek, bertan parte hartu dabe.

Jarraitu irakurtzen.

12-03-2018

Gazte ekintzaileak!

 “Hezkuntza Ekintzailea ez da dagoeneko kezka bat, benetako helburu da gaur egun. Sormena, lankidetza, komunikaziorako trebetasuna, sinergia-gaitasuna… dira gazteek garatu beharreko gaitasunetako batzuk, etorkizunean aurkituko dabezan erronkei arrakastaz aurre egin ahal izateko. Aldaketa gero eta azkarragoa da, eta STARTinnova Summit ekimenaren #EDUCA edizio berezi honetan, arlo horretako hezkuntza arloko berritasun nagusienetako batzuk aztertuko doguz”.

Honela aurkezten zan STARTinnovaren #EDUCA edizio berezia eta han izan ginan, hizlari bezala, Lauaxeta Ikastolaren esperientzia partekatzen.

Jarraitu irakurtzen.


27-10-2017

Gure metodologiak ezagutuz

Hogeitamar bat txiletar zuzendari eta irakasle, Lauaxeta Ikastolan izan doguz bisitan aurreko egunetan. Gure kalitate sistema eta berrikuntzaren planteamendua ezagutzeaz gain, gelak in situ ezagutzeko aukera izan dabe, lan planteamendua ikusteko.

20-10-2017

Forokoopen, euskal koperatiba mogimenduaren inguruan

Pasatako urriak 18an, Forokoopen XI. Jardunaldia ospatu zan eta Lauaxeta Ikastola han izan zan baita. Ekitaldia, Bilbon izan zan eta Euskal kooperatiben mogimendua eta kooperatibek euskal gizartean daben eraginaz aritu ginan eta Lauaxetako zuzendaritzatik, Maritere Ojanguren eta Aitor Pagaldai izan ziran bertan.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies