Albisteak-Bloga

Hobekuntza eta berrikuntza

12-03-2018

Coca Cola literatur lehiaketan izan ginan

Beste behin, Lauaxeta Ikastolako 2. DBHko ikasleak, Coca Cola literatur lehiaketan parte hartu dabe. Topaketa Deustuko Unibertsitatean izan da, asteburu honetan.

Zorte on!

06-03-2018

Lauaxetako irakasleak, metodologia barrietan murgilduta

Lauaxeta Ikastolako irakasle talde bat, TBL metodologian formazioa jasotzen ari da. TBL edo Thinking Based Learning delakoa, irakasketa-ikasketa metodologia bat da, ikaslea benetako protagonista bihurtzen dauana, irakaslea, bere ikasketa prozesuaren gidari eta laguntzaile bihurtuz.

Jarraitu irakurtzen.

12-02-2018

First Lego league, ikasteko esperientzia

Pasatako otsailak 10, zapatu honetan, Lauaxeta Ikastolak, beste behin, First Lego League esperientzian parte hartu eban. Kasu honetan First Lego League eta gaztetxoagoen First Lego Junior taldeetan izan ginan. Esperientzia aberasgarria!

Irakurri gehiago.

07-02-2018

First Lego League Euskadi: badator!

Datorren otsailak 10 zapatuan, Lauaxeta Ikastolako ikasleak First Lego League Euskadin izango dira. First Lego League, kirol-ekimen formatua daukan nazioarteko txapelketa da eta bere helburua ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak, sormen-espiritua eta barrikuntza bultzatzea da.

Aurtengoa, Hydro Dynamics erronka eta helburua, taldeek uraren giza zikloaren inguruan ahalik eta gehien ikastea.  Hau da, ura non eta nola aurkitu, garriatu eta modu egokian erabili. Nola ebatziko da erronka?

Jarraitu irakurtzen.

06-02-2018

Expertia: esperientzia errealak gelaratuz

Lauaxeta Ikastolako 1. batxilergoko ikasleek, gaurko egunean, IBM, Maier eta Gil Blueren eskutik, esperientzia profesional errealetara gerturatzeko aukera izan dabe, baita euretatik ikasketa pertsonala atara eta ikaskizunak datozan egunetan eskuartean darabilen proiektuan aplikatuko ere. Gehiago jakin nahi?

Jarraitu irakurtzen.

16-01-2018

Ikaslea bere ikasketa prozesuan inplikatuz

“Esaidazu eta ahaztu egingo dot, irakatsi egidazu eta gogoratuko dot, baina inplikatu nagizu eta ikasi egingo dot”. Hau da hain zuzen ere Lauaxeta Ikastolan garatzen doguzan Diziplina Aniteko unitateen edo UDINen helburuetariko bat.

Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

Ate Irekiak!

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment