Albisteak-Bloga

Ikasketa kolaboratibo kooperatiboa

Gaur egungo hezkuntzak, edukietaz harago doan helburu garrantzitsu eta funtzionalago bat dauka: ikaslearengan gaitasun edo konpetentzi batzuk garatzea, bai lan munduan eta orokorrean bizitzan, bere egitasmoak lortzeko baliagarri izango jakozanak, hain zuzen ere.

Konpetentzia horreen artean, ezinbestekoa dogu beste batzuekaz alkar-lanean jarduteko gaitasuna. Azken baten, edozein lanetarako baliagarri da eta baita bizitzako beste edozein esparrutarako, gure helburuak lortzeko beste batzuekaz batera lanean jardutea, alkar lagunduz.

Hori dala eta Lauaxeta Ikastolan, ikasketa kolaboratibo eta kooperatiboa garrantzitsua deritzogu, ikasleek, edukiez gain, alkar-lanerako gaitasuna garatu dagien. Ikusi gure infografia.

Antzerako albisteak

14-06-2018

Math Mystery Box: jolasa, sormena eta matematikak

Kutxa batek edozer gorde daike bere barnean, bai ona zein txarra. Jakinminak ikasteko ateak zabaltzen dauz eta jolasak, sortzen jakuzan arazoak ebazpeko sormena pizten dau. Baina, ze zerikusi dauka guzti honek matematikaren ikasketagaz?

Jarraitu irakurtzen.

10-04-2018

Pentsatzen ikastea, erabakikorra

Egunerokoan beharrezkoak diran gaitasunen artean, pentsatzeko gaitasuna garrantzitsuenetarikoa dala uste dogu. Gure pentsatzeko gaitasunaren arabera, erabaki batzuk edo beste batzuk hartuko doguz, honeen ondorioz ekintza batzuk edo beste batzuk gauzatu eta beraz emaitz batzuk edo beste batzuk lortu. Horrela da nagusion kasuan eta horrela baita gure seme-alaba eta ikasleen kasuan ere. Hezkuntzak, ikasleek pentsatzeko gaitasuna erabili dagien aukerak sortu behar dauz, praktikak berak bait dakar gaitasunaren garapena.

Ildo honetatik doa Lauaxeta Ikastolako ikasle batzuek Rober Swartz doktorea eta del NCTT, The National Center for Teaching Thinkingen zuzendaria danagaz garatu daben formakuntza.

Jarrairu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies