Ikasketa, gaur egun edonon gerta daiteke. Izan ere, eguneko edozein esperientzia, momentu eta leku aprobetxa daikegu zerbait ikasteko, gelan izan edo ez, ikastolan izan edo ez. Edonon eta edonoz.
Jarraitu irakurtzen.
Horrela bereizten dogu berez ikasketa formala eta informala deritzoguna eta ildo horretatik doaz hain zuzen uda aurretik Lauaxetan egindako instalazio barrikuntzak, geletako espazioetaz kanpo, ikasketa espazioak sortuz eta irabaziz.
Horixe da baita Lauaxeta Ikastolako Expertia proiektuaren helburua, non ikasleak beste pertsona batzuen bizi esperientziak entzunez aberasten diren eta horixe azken finean Lauaxetan garatzen diran hainbat proiekturen helburua.
Ikasketa edonon gerta daitekelako eta ikasten ikastea, gaur egun, konpententzia ezinbestekoa dogulako.
Gure gizartea geroz eta globalagoa, konplexuagoa eta aldakorragoa dala esan daikegu, eta gure seme-alaba eta ikasleak, gizarte horretarako eta beraz euren bizitzan izango dabezan helburu eta erronkei aurre egiteko prestatzea da gure erronka. Testuinguru honetan, zein da Lauaxeta Ikastolaren Hezkuntza eredua?
Ikusi ondoko bideoa
Aurten, 46 ikasle dira guztira, Lauaxeta Ikastolan Batxilergo Duala ikasten ari diranak. Jakin nahi zertan datzan?
Jarraitu irakurtzen.