Albisteak-Bloga

Ikasle ikertzaileak eta ekintzaileak!

Blog honetako lerroetan hainbat aldiz aipatu dogu Lauaxeta Ikastolako 4 ikaslek, tabakoaren eragin kaltegarria gitxitzeko garatutako ikerketa proiektua. Euren lana, estatu mailan eta atzerrian hainbat azoka eta zientzia topaketetan aurkeztu ondoren eta ikasturteak aurrera joan ahala, euren adinagaz eta konpetentzien garapenagaz batera urtez urte hobekuntzak zehaztu ondoren, oraingo honetan, Lauaxeta Ikastolako ekintzaileen azokan aurkeztua izan da, ikasleotariko batzuk, orain 1. Batxilergoan izanik eta bere momentuan garatutako ikerketari enpresa forma emonez. Enpresaren izena: TekBACO. Gehiago jakin nahi?

Jarraitu irakurtzen. 

TekBACO Lauaxeta Ikastola sariak premios

Lauaxeta Ikastolako ekintzaileen azokan, garatutako proiektua dogu. Bertan, 1. Batxilergoko ikasle guztiek, euren inguruneko beharrizan batetatik abiatuz enpresa bat sortu eta berau, Ekintzaileen Azokan aurkeztu behar dabe, enpresa bera sortzeko beharrezko diran analisi eta pausuak emonez, bere komertzializazioa eta Ekintzaileen Azokan aurkezpena barne.

Asko iza ziran eta oso onak aurkeztutako proiektuak eta euren inguruko detaile gehiago eskeiniko dogu blog honetan bertan, epaimahaiak bere erabakiak jakinarazitakoan.

Aurkeztutako proiektuen artean, TekBACO, Nora Postigok, Ane Urgoitik, Garazi Olanok, María Gámezek eta Nora Garcíak sortutako enpresa, aurreko ikasturteetan, Nora Postigok, Ane Urgoitik, Amaia Etxebarriak eta Izaro Petralandak garatutako ikerketan oinarrituz eta hainbat zientzia azoka eta topagunetan aurkeztua, hala nola:  Elhuyar Zientzia azoka, Exporecerca, Galiciencia, Expo Science (Bruselas) edota Expo Vedy (Eslovaquia). 

Proiektu zientifiko baten ikerketa eta garapenak eskatzen dauzan konpetentzia eta gaitasunak erakutsi dabezan ikasleak, hainbat forotan euren ideiak azaltzeko eta komunikatzeko gaitasuna erakutsi daben ikasleak eta norberen ideiak defendatu eta gizarteari ezagutarazteko gaitasunak eta ekintzailetasuna erakutsi daben neskak, eurak izan bait dira, zuzen-zuzenean komunikabideekaz kontaktuan jarri diranak euren ideia gizarteari azaltzeko asmoz! Zorionak eta aurrera!

Aurreko edizioetako Ekintzaileen Azokako video bat ikusteko, klikatu ondoko loturan: https://www.youtube.com/watch?v=U7pw0QPDRzw

Komunikabideek jasotako albisteak irakurtzeko, klikatu:

El ingenio se cuela en las aulas

Inventoras del tabaco sano

Ikasleek Onda Vascan emondako elkarrizketa entzun ahal izateko, ondoren daukazu aukera.

Antzerako albisteak

21-02-2019

Gure ardura da etorkizuneko mundua

"Pertsona garatuz gizartea eraikitzen". Horrela dino Lauaxetako leloak eta gaurkoan, gure ikasle batzuek, jarrera hau, eurena dala erakutsi dabe.

Euskadi Irratiko Faktoria programari eskeinitako elkarrizketa batetan izan da.

Entzuteko, jarraitu irakurtzen.

20-04-2018

Hitza eta akordioaren balioa: Unesmun esperientzia

Argumentuak, hitza, kontsentsua, talde lana, norbere ikuspuntua defendatzeko arrazoiak eta besteena ulertu eta guztientzako onuragarriak diran akordioetara heltzeko gaitasuna. Gure gazteentzako konpetentzia edo gaitasun garrantzitsuak. Gure gizartearentzako ere, ezinbestekoak. Guzti hau, Nazio Batuen eredua isladatzen dauan esperientzian: Unesmun

Estatu mailako topaketan, Lauaxeta Ikastolako 5 ikasle. Parte hartzaile izan dan Iruneren esanetan "urduritasuna, bai", baina Lauaxetatik gehitu nahi doguna "eta gaitasunak, are gehiago!" Zorionak neskak eta aurrera!!!

Esperientziaren deskribapena ezagutu daikezu beherago, ikasleetariko baten hitzetan.

Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment