Albisteak-Bloga

Ikasle ohiak

08-10-2018

Mikel Iturbe, Ikasle Ohiaren fantasia eleberria

Urte bi bere lehen eleberria idazten eta beste urte erdi eleberria argitaratzeko prestatzen, eta guzti hau bere ingeniaritza ikasketak eskatzen deutsen denbora eta dedikazioaz batera. Baina berak dinoen moduan merezi izan dau eta bere bizitzako proiekturik garrantzitsuena bilakatu da. Mikel Iturbe, Lauaxetako ikasle ohia da eta bere esanetan zenbaki artean baino historio artean murgilduta bizi dan ingeniaria dogu. Orain, bere lehenengo fantasia eleberria argitaratu barri dau.

Jarraitu irakurtzen.

31-05-2018

Agur eta ondo izan!

Aurtengo ikasturtean Lauaxeta Ikastolan 2. batxilergoa amaitu eta beste ibilbide bat hasten dozuenoi, lerro honeen bitartez, agurrik eta besarkadarik handiena! Ondo izan eta behar dozuenerako, hemen gagoz!

18-05-2018

Promozio barri bat

Eguraldiari adituz hala iruditu ez arren, kurtso amaierarantz goaz, batez ere, batxilergoko ikasleei dagokionean.

Jarraitu irakurtzen.

15-05-2018

Agur eta ondo izan!

Pasatako maiatzak 10ean 2. batxilergoko ikasle eta laister Lauaxeta Ikastolako ikasle ohi izango diranen agur jaia ospatu genduan.

Jarraitu irakurtzen.

30-11-2017

Zuen orlak, eskura

Ikasle ohien orlak gehituz joiazanez, hormen zehar eta ikusi ezin diran alturan mantendu beharrean, zuen eskura jartzea erabaki dogu. Asko dira ikasle ohi izan eta orain ikastolan seme-alabak daukezan guraso diranak eta euren orlak kontsultatzen dabezanak! Orain, errezago! Egunen baten zu ere ikastolatik bazatoz, ikusi zure orla.

Ondo izan ikasle-ohi guztioi!

11-09-2017

Ikasle ohiei ere, ikasturte barri on!

Blog honen lerroetatik, ikasturte barri on bat desiatu nahi deutsuegu, garai baten gure ikasle izan zinenei ere, edonolakoa dala hasten dozuen “ikasturtea”, akademikoa edota lanekoa eta beroneri lotuta daukazuezan helburu eta erronkei aurre egitea merezi daguela gogoraraziz.

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies