Lauaxeta Ikastola

Zuzendaritzaren gutuna

Lauaxeta Ikastolako hezkuntza modeloak, ebidentzi zientifikoetan oinarritutako sinesmen bi ditu ardatz nagusi bezala. Sinesmen hauek, Lauaxetaren lemari (“Pertsona garatuz gizartea eraikitzen”) eta bere Hezkuntza proiektuari, zentzu osoa die aldi berean.

Alde batetik Lauaxetak, giza existentziaren ikuspegi baikor bat du, pertsonen baliabide eta emozio positiboak balioztatzen dituen ezagutza psikologikoan oinarrituta.

Aldi berean, geroz eta gizarte global eta konplexuago batetan bizi garela ohartzen gara, zeinetan etengabeko aldaketa, kultur eta erlijio aniztasuna eta konektibitate digitala eguneko gaiak diran.

Aspektu bi hauek, hezkuntza gure bizitzan zehar etengabe aktibo mantenduko den prozesu bat bezala ulertzera eroaten gaitu eta guregan konpetentzia desberdinak jokoan jarriko dituena gainera, hala nola: sormena, zeharkakoak eta kolektiboak diran arazoen ebazpenerako irtenbideen bilaketa eta ikasketa esperientzia anitzen praktika.

Gure ikasleek bai barne zein kanpoko ebaluazioetan jasotako ikasketa emaitz bikainek, matrikulazioaren eskaeraren eboluzio positiboak eta irakaslegoaren berrikuntzarako konpromisoak, Lauaxeta Ikastolako hezkuntza komunitate osoaren lan ona erakusten dute.

Zuzendari bezala, familiak, ikasleak eta irakasleak zoriondu nahi nituzke beraz, guztion konpromisoa, inplikazioa eta jarrera baikorra bait dira garapenerako bidea.

Besarkada bat eta aurrera ekin dezagun bat eginik, bide hau jorratzen.

 

ZUZENDARI OROKORRA

Maritere Ojanguren

 

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT