Albisteak-Bloga

Ikasturte barrirako helburuen alde lanean...

04-09-2015

Eta esan bezala, datorren asterarte gelak ikasleen hots-zarata eta emozioz beteta izan ez arren, irakasleok gagoz egun honeetan geletan barne, lan eta ikasketetan murgilduz. Guk ere badaukagulako zer ikasi, gure lanak, etengabeko formakuntza eskatzen dauelako eta ikasleak datozenerako, erabat prest egon nahi dogulako!

 
Gaia? Teknologia barriak, iPad-a eta gure artean eratuta daukaguzan Ikasketa Komunitateak.
 
Eta zer dia Ikasketa Komunitateak? Autoformazio talde batzuk dira eta euretan, irakasleek hezkuntza metodologia berriei buruzko ikerketa lanak gauzatzen doguz, Lauaxeta Ikastolarako tresna propioak garatu eta ikasleen artean esperientziak gelaratuz. Era honetan, Ikasketa Komunitate honeek, gure irakaskuntza metodologien etenbako hobekuntza eta gure ikasleengan lortzen doguzan emaitzen hokekuntza bultzatzen dabe.
 
Momentu honetan: talde lana, arazoen ebazpena, feedback-a, portafolioa, ipad-a... eta bestelakoekaz aritu gara eta danok, beti ere, gaur egungo gizarteko eskakizunei eta ikasleen erabateko garapenari erantzuten deutson hezkuntza barritzaile bat eskeintzeko asmoz.
 

Antzerako albisteak

21-09-2018

Asteburu on!

Oporraldiko egunak atzean itzi eta ikasleak goiz eta arratsaldez etorri diran lehenengo aste hau gaindituta, Lauaxeta Ikastolatik, asteburu on opa deutsuegu guztioi!

10-09-2018

2018-2019 ikasturtea: aurrera!

Eta gaurkoan, hasi dogu iada 2018-2019 ikasturtea. Emozioz beteriko eguna: ikastola eta ikaskideekaz lehen kontaktuak kasu batzuetan, aspaldiko lagunekaz alkartzea besteetan, gelakide barriak edo irakaslea kasu batzutan, eraikuntzaz aldatzea, liburu barriak, ... eta batez ere, ilusioak, erronkak eta garapena aurretik.

Ikasturte barri on guztioi!!!!

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies