Titulartasuna eta Familiak: Familiak, Ikastolaren izateko arrazoia eurak, kooperatiba gisa eratuta daude, eta jatorriz, Bizkaiko eskualde askotakoak ditugu. Gaur egun, familia kooperatibistak 971 dira, eta ikasleak, 1.367 guztira.
Pertsonak: Irakasleen eta irakaskuntzaz besteko pertsonalaren artean, 110 profesional aritzen gara Lauaxeta Ikastolan.
Hezkuntza-eskaintza: Hezkuntza-eskaintzaren aldetik, legez proposatutako gutxienekotik gora gaude hizkuntzetan, tutoretza bidezko segimenduan, aisialdirako hezkuntzan eta teknologia berrietan, besteak beste.
Hizkuntzan tratamendua:
Ikasleen adina: 2 urtetik 18ra bitartekoak. Haurtzaindegitik Batxilergora arte.
Ikasleen ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 09:15etatik 16:30ak arte.
Eskola-ordutegitik kanpoko jarduerak (ikus zerbitzuen atala):