Albisteak-Bloga

Inguru neuro-hezitzaileak

Gustura gagozanean, askoz ere efizienteagoak gara eta esku artean daukagun zereginean, emaitzak askoz ere hobeak izan daitekez. Emozioek beraz, momentu konkretu batetan egiten ari garenarengan eragin zuzena daukee.

Horrela izanik, emozio eta eragin positibo hori guk geuk bultzatu daikegu. Zelan?

Jarraitu irakurtzen.

 

Beste batzuen artean, espazioen antolaketa egoki baten bitartez eta espazioaren diseinua ere, ikasketaren zerbitzura ipiniz.

Honen inguruan, espazio neuro-hezitzaileetaz hitzegin ohi da, hainbat bait dira espazio eta ingurune fisikoak norberen lan eta ikasketarengan daukan eragina azpimarratzen daben ikerketak.

Ildo honetatik ari gara, Lauaxeta Ikastolan ere, gure eraikuntzaren tamaina eta kasuan kasu egin beharreko inbertsioak neurtuz, gela eta gelaz kanpoko ikasketa esparruen antolaketa, gaurko hezkuntzaren beharrizanetara egokitzen.

Gardentasuna, hezkuntza esparruen irekitasuna, alaitasuna, argitasuna, … dira besteak beste espazioen bitartez zabaldu nahi doguzan mezuak, ikasle eta irakasleengan, eragin positiboa dauken emozioak sortaraziz.

Horrela da adibidez LHko lehenengo zikloan egindako obren kasuan eta baita batxilergoko lehenengo pisuan prestatutako esparru barria. Ikasketa, gelan bertan eta gelatik kanpo ere gertatu daitekelako eta iraganbideak eurak ere ikasketa esparruak izan daitekezalako.

Eta hau da hain zuzen ere, Lauaxetan aurtengo ikasturtean eratutako profesionalen talde barri baten eginkizuna.

Honen inguruan, irakurri nahi izanez gero, klikatu:

"Diseño de aulas"

"Espacios de trabajo que motivan"

"El espacio como herramienta pedagógica"

Antzerako albisteak

08-11-2018

Batxilergo duala, Lauaxeta Ikastolan

Aurten, 46 ikasle dira guztira, Lauaxeta Ikastolan Batxilergo Duala ikasten ari diranak. Jakin nahi zertan datzan?

Jarraitu irakurtzen.

29-10-2018

Ikasteko bisitak

Joandako astean, Lauaxeta Ikastolako arteko 2. batxilergko ikasleak, Bilboko Berreginen Museoan izan ziran. Bertan, euren jakinmina erakusteaz gain, gelan landutakoagaz konektatzeko aukera izan eben. Interesgarria benetan!

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies