Albisteak-Bloga

Irakasleak edo ikasleak baino askoz gehiago garelako..

30-05-2016

Datorren ekainaren 24an, Lauaxeta Ikastolako hainbat ikasle, ikasle ohi eta irakasle, Bilboko Campos Eliseos Antzokiko taula gainean izango dira Sur un fil, Sur elle obra aurkezten. Euren sormena, emozioak eta pertsona hurbilagotik ezagutzeko zita paregabea da, beraz.

Esperientzia honi buruz gehiago jakiteko, Nahikari Yubero, Lauaxetako irakasle eta obraren zuzendariagaz elkarrizketatu gara.

Jarraitu irakurtzen.

 

Nondik sortu zan obra honen ideia?

Iazko ikasturtearen bukaeran, hainbat tailer garatu genduzan ikasleen zaletasunetatik abiatuz. Euretariko bat, idazmen kreatiboaren tailerra zan. Esperientzia oso aberasgarria izan zan eta berau zuzendu genduan irakasleogan, Nerea Aburto eta nigan, gehiagorako gogoa piztu euskun. Egunerokotasunean aurkitzen ez dan sormenerako tarte baten beharrizana somatu genduan.

Honeri lotuta, orain dala hiru urte nire antzerki konpainia propioa sortu neban, beti izan baitot antzerkigintzarako zaletasuna; ikastolan ikasle eta irakasle askok eukezan gaitasunak ikusita, hauek itzalean mantendu beharrean plazaratzeko ideiari bueltak emoten hasi nintzan. Inguruko idazle eta artistekin ideia kontrastatu eta danen baiezko osoa eta ilusinoa jaso ondoren, obra hau sortu da.

Helburua beraz itzalean dagozan gaitasun horreek erakusteko aukera emotea izango litzateke?

Hori da. Idazmen kreatiboa obra honen ardatz nagusia dala esan daikegu, paper guztiak idazle bakoitzak berak sortuak baitira, baina idazmenetik abiatuz, sormena erakusten daben arte desberdinak plazaratzen dira aldi berean: musika, margolana, argazkilaritza, antzerkia … arlo honetako profesionalak ez izanik ere, itzalean mantentzen doguzan gaitasunak erakutsi eta aldi berean gure pertsona bere osotasunean azaleratzeko aukera bat da hau.

Zein da obraren argumentua edo haria?

Obra hau ez da antzerkia, ez da fikzioa, pertsona errealen arazo eta kezka errealak ditu oinarri: maitasuna, beldurrak, egonezinak, ametsak,… pertsona bera hobeto ezagutzeko aukera emoten deuskuenak eta aldi berean ikusle moduan konektatzen gaituenak, gai unibertsalak eta guztiok bizitzen doguzanak bait dira. Bene-benetako gaiak daukaguz beraz eta eurekaz batera bene-benetako pertsonak eta  emozioak, taula gainean.

Zein esango zeunke dala esperientzi honen ikasketa nagusiena edo azpimarragarriena?

Bata bestearenganako izan dogun ezagupena eta ikasketa. Egunerokotasuneko rolak gainditzeko aukera emon deusku: irakasleak ez garela irakasle bakarrik eta ikasleak ez dirala ikasle bakarrik, azken baten, horrek gure rol edo paper batzuk baino ez dirala eta pertsona lez, badaukaguzala beste hainbat eremu eta esperientzi bata bestearengandik ikastekoak. Ikasleren bat harritu egiten zan adibidez, irakasleren bat negarrez ikustean, bere emozioak zintzotasunez eta gardentasun osoz erakustean. Mugak gainditu doguz, pertsonen arteko benetako harreman bat lortuz. Gure eguneroko eginkizuna dana dalakoa izanik ere, guztiok daukaguz gure ametsak, kezkak, beldurrak…. Oso esperientzia polita izan da eta hainbat ikasle, ikasle-ohi eta irakasle bateratu gaitu.

Eta hain lan polita ikusteko aukera noz dekogu orduan?

Datorren ekainaren 24an, Bilboko Campos Elíseos Antzokian izango gara, arratsaldeko 20:30etan.

Informazio gehiago: http://esmteatro.org/sur-un-fil-sur-elle-nahikari-yubero/

Sarrerak erosteko klikatu hemen.

Antzerako albisteak

22-06-2018

Lehen Hezkuntzako ikasleak, orientingean

Aurreko egunetan, Lauaxeta Ikastolako LH 5.eta 6. mailetako ikasleak, mendian zehar ibili dira Orientinga egiten. Mapa, iparrorratza, erronkak, Lauaxetako ingurua ezagutzeko aukera eta abentura!

29-05-2018

Ikasketa irteerak

Egun honeetan eta ekainean zehar, ikasle txikiek ere irteerak egiteko aukera izaten dabe eta euren poza ageri-agerian izaten da. Hemen adibide gisa pasatako astean 4 urtekoen irteera.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies