Albisteak-Bloga

Irakurketa eta elkarlaguntza, biak bultzatuz

19-04-2016

Posible al da ekimen bardin baten bitartez irakurketa eta alkarlaguntza, biak sustatzea? Zalantzarik ez. Hori da hain zuzen ere egun honeetan Lauaxeta Ikastolan, 2. eskuko liburuen azoka solidarioaren bitartez lortzen doguna.

Jarraitu irakurtzen.

Eta zelan gauzatzen da? Atzo apirilak 18 eta gaur apirilak 19, ikasleek euren etxeetako liburuak ekarri dabez ikastolara eta hurrengo apirilak 21 eta 22an, gure artean salduko doguz.

Era honetan, datorren apirilak 23an liburuaren eguna dala aprobetxatuz irakurketa bultzatzeaz gain, alkarlaguntza bultzatzea ere lortzen dogu.

Liburuen salmentarekin ateratzen den dirua La otra mirada GKEk Senegalen daukan proiektu bat burutzeko erabiliko da. Helburua herritarrentzat gutxieneko zerbitzuak izateko elektrizitatea lortzea da. 

Eskerrik asko guztioi zuen laguntzagaitik!

Antzerako albisteak

20-12-2018

Jostailuen azoka solidarioa

Familien laguntzari esker, ospatu barri dogun Jostailuen Azoka solidarioan 1.396 € jaso doguz!

Oraingo honetan, jasotakoa, Senegalera joango da, hospitale bitan laguntzeko asmoz.

03-10-2018

Eskola ortuan, bertoko barazkiak!

Gure ikasleek ortua jorratzen jarraitzen dabe eta oraingoan porruak eta kalabazak izan dabez salgai. Ikusi zelan moldatu diran.

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies