Albisteak-Bloga

Jantoki zerbitzua: janaria prestatzea baino askoz gehiago

11-10-2016

Lauaxeta Ikastolako jantoki zerbitzuak, beharrizan desberdinei adituz prestatutako jakiez aparte, beste hainbat ekintza garatzen dauz elikadura eta formazioaren inguruan. Ezagutzen dozuz?

Jarraitu irakurtzen.

GASCAgaz daukagun alkarlanaren barne, ondokoak egiten dira:

  • GASCAren zentralera bisita (DBH 3. mailako ikasleei zuzendua)
  • Elikadura, elikadura gaisotasunak, etabaren inguruko hitzaldia (DBHko 3.mailako ikasleei zuzendua)
  • Lauaxeta Ikastolako blogerako kolaborazioa, elikaduraren inguruko artikuluen bitartez
  • Sektoreko profesio eta irteera profesionalak gertutik ezagutzeko aukera: sukaldaria, dietetika eta nutrizioa, ... (Batxilergo ikasleei zuzendua)
  • Hiruhilabeteroko menuaren hobekuntza: CO2 aztarna baxuko menuak, gantz baxuko jaki osasungarriak, gure lurraldeko elikagaiak, produktu ekologikoak (ikasle guztientzat)
  • Jaki internazionalak, sorpresaz: janari asiarra, italiarra edo mexikarra (DBH eta Batxilergo ikasleei zuzendua)
  • Menuaren aldaketa puntualak, sorpresaz: etxeko San Jacoboak, hanburgesa, tortila betea eta pizza (Batxilergo ikasleei zuzendua)
  • Urteroko formazio kurtsoa (sukaldari nagusiari zuzendua)
  • Elikagaien manipulazio formazioa, bai eta jarreren trataera eta antolaketaren ingurukoa (sukaldeko langile guztiei zuzendua)

Bide batez, hiruhilatereko menua deskargatzeko aukera daukazula gogorarazi nahi deutsugu.

Baita menuaren ikur desberdinek zer esan nahi daben ezagutzeko aukera ere, beste esteka honetan.

Antzerako albisteak

09-01-2018

Lehen hiruhilekorako jantokiko menua

Eskuragarri dago, gure webgunean, 2018.ko lehen hiruhilekorako jantokiko menua.

Jarraitu irakurtzen.

04-12-2017

Zer jaten dau nire seme-alabak ikastolan?

Elikadura, gure seme-alaba eta ikasleak hezteko eremu bat dala ulertzen dogu. Hori horrela izanda, egunero ikastolan jaten daben bazkaria, euren egunerokoaren %25-30a dala ulertuz, funtsezkoa deritzogu familiak

eta ikastolak elkarlana egitea, elikadurari dagokionez ohitura osasungarri batzuk eskuratu dagiezan.

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies