Albisteak-Bloga

Familia, kirola eta alkarlaguntza: bazatoz?

Datorren maiatzak 19an, Kirol Topaketa Solidarioa ospatuko dogu Lauaxeta Ikastolan. Topaketa hau, ikasle, ikasle-ohi eta familiei zuzenduta dago. Alkarregaz gozatzeko aukera aproposa!

Egitaraua zein dan? Jarraitu irakurtzen

Ekitaldiaren egitaraua ondokoa izango da:

  • 11:00: Hasiera: guraso-ikasle-ikasle ohien arteko partiduak,igeriketa erakustaldia, famili mendi irteera (90 min), adin guztietarako kirol ginkana.
  • 12:30-14:00: GASCAk eskeinitako janari hornidura (pasta, edaria eta postrea). Bonoak, Ikastolako Idazkaritzan (erref. Naroa) eskuratu ahal izango dira datorren maiatzaren 15erarte 7€tako balioz. Jasotako dirua, Born To Learn GKEra bideratuko da, beharrizanetan dagozan umeentzako eskola barria eraikitzen laguntzeko. Informazio gehiago: http://www.borntolearn.eu/eu/
  • 14:30: Zozketa eta amaiera: bonoen zenbakien arabera sari desberdinen zozketa egingo da, kirol topaketak solidarioari amaiera emonez. Parkinga 14:30tan itxiko da.

Zatoz, ondo pasatuko dogu eta!

Antzerako albisteak

09-03-2018

Zuhaitz eguna ospatu genduan

Pasatako zapatuan, martxoak 3an, Lauaxeta Ikastolako zuhaitz eguna ospatu genduan: dantzak, musika, jolasak, natura eta familia. Eguraldia ere gure alde!

08-03-2018

Gaur, beti, guztiok: Aukera bardintasunaren alde

Gaur martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Egunean eta gainontzeko 364 egunetan, ekin daigun bardintasunaren alde. Hezkuntza arlotik, izan ere etorkizuna aldatu daikegulako, gizartea eraldatu daikegulako. Ildo honetatik, Lauaxeta Ikastolan garatzen doguzan ekintzak baita. Guztion esku dagoelako.

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies