Albisteak-Bloga

Kirola eta kultura bat eginik

11-03-2019

Joan dala egun batzuk, Lauaxeta Ikastolako 5. LHko ikasleek, herri kirol topaketa izan eben.

Jarraitu irakurtzen.

Lauaxeta kutura kirolak
Lauaxeta kutura kirolak
Lauaxeta kutura kirolak
Lauaxeta kutura kirolak

Ekintza honeri esker, kirola praktikatzeaz gain, euskal kulturara gerturatu ziran. Ekintza honek, Gorputz Hezkuntzako unitate didaktiko bateri amaiera emon eutson eta bertan, besteak beste, esku-pilota, zesta, pala, sokatira eta txokorbatzeari ekin eutsen. Esku-pilotari dagokionez, irakasle berezia izan eben gainera oraingo honetan: Oinatz Bengoetxea! Eskerrik asko!

Antzerako albisteak

16-06-2020

Ikasteko esperientziak

Joandako astean, batxilergoko ikasleek selektibitate azterketetarako simulakroa egin eben, egun berezi horreetarako euren ezagutzak, burua eta emozioak prestatuz! Entsegu honeei esker, benetako froga eguna heltzean zer egin eta zelan jokatu zehaztu daikegu.

Hori bai, gaur egungo egoerara egokituta eta gure instalazioek eskaintzen deuskuezan aukerak aprobetxatuz, pertsonen arteko distantziei dagokienez ezarritako araudia betetzeko.

Aurrera, neska-mutilak!

25-05-2020

Filosofatzen…

Garrantzitsua da gure gazteei euren kabuz pentsatzen irakastea. Horrela, autonomoak izango dira eta mundu hobeago bat eraiki ahal izango dabe, herritar aktibo eta konprometituak izanik. Baina nola egin?

Segi irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment