Albisteak-Bloga

KiVa, eskola jazarpenaren aurka, alkarlanean

08-11-2017

Atzoko egunean, Lauaxeta Ikastolan KiVa, eskola jazarpenaren aurkako programaren inguruko saio informatiboa ospatu gendun LHko 1.mailako familiekaz. Izan ere, eskola jazarpenaren aurkako programa honen barne, oso garrantzitsua da familien parte hartzea.

Jarraitu irakurtzen.

KiVa programa, Turkuko Unibertsitateak garatutako eskola jazarpenaren aurkako finlandiar programa bat dogu. Beroni buruz, informazio gehiago aurkituko dozu ondoko estekan.

KiVa programak, mundu mailan, eskola jazarpen kasuen murrizketa eta eskolen giroa hobetzerakoan eragin zuzena daukala erakutsi dau. Finlandian, borondatezkoa izan arren, ia ikastetxe guztiek jarri dabe martxan.

KiVa ikas materialei esker, ikasleek jazarpenari aurre egiteko metodoak ikasten dabez. Hausnarketarako debateak, talde lana, laburmetraiak, eta hainbat egoeren errepresentazioak gauzatzen dira. Bere edukiak gai orokorrak barneratzen dauz, hala nola, errespetuaren garrantzia, jazarpenaren ondorioak etabar eta ikas materialetako askok, taldearen rola erabakikorra dala erakusten dabe. Ikasleek, jazarpena ekiditeko erak ikasi eta praktikan jartzen dabez.

Posterrek eta ikastolako langile batzuek janzten dabezan KiVa txalekoek, programa ikusarazten dabe eta ikastolaren egunerokoan KiVak daukan presentzia azpimarratu.

Lauaxeta Ikastolak, 4 pertsonaz osotutako  KiVa talde bat dauka, irakasleak, zuzendaritza eta orientazioa barne direlarik. Talde hau, tutoreagaz bat, eskola jazarpenaren aurka arituko da.

Programaren barne, jazartzailea eta biktima ezezik, beste ikasleek osotzen daben taldearengan egiten dan lana azpimarratzekoa da, baita prebentziorako gauzatzen diran ekintza guztiak ere.

Kivaren inguruan Lauaxetan argitaratuko beste albiste batzuk ezagutzeko klikatu hemen.

Informazio gehiago: www.kivaprogram.net/basque

Antzerako albisteak

19-09-2017

KiVa, begi bistan da

Lauaxeta Ikastola, pasatako ikasturtetik, eskola jazarpenaren aurka KiVa programa ezarri zanetik, KiVa eskola bat da, eta jolastorduetan ere ageri-agerian da programa. Jolastordu zaintzaileak, KiVa programaren zaintzaile doguz eta horren erakusgarri, euren txalekoak.

Jarraitu irakurtzen.

27-03-2017

Eskola jazarpenaren aurka, sinatzen dot!

Gaurko egunean, Lauaxeta Ikastolako KiVa programaren parte diran ikasle eta irakasleek, programa honen aldeko eta eskola jazarpenaren aurkako konpromisoa erakutsi dabe, euren sinaduraren bitartez. Ikusi nahi?

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies