Albisteak-Bloga

EHUko kristalizazio lehiaketan irabazle!

Zelan sortu artea, zientzia erabiliz? Lauaxetako 3 ikasle, EHUko kristalizazio lehiaketan izan dira euren lanak aurkezten eta garaile izan dira. Zorionak!

Jarraitu irakurtzen.

Concurso cristalización UPV kristalizazio lehiaketa EHU Lauaxeta Ikastola premio saria

Kristalizazioa fenomeno kimiko bat dogu, egoera likidoan dagoan osogai bat egoera solidora bihurtzen dauena, ondorio bezala kristalez osotutako eskultura batzuk sortuz. Emaitza: ikuslea harritu eta ikaslearengan, zientziarenganako interesa piztu. Guzti hau, EHUko Kristalizazio lehiaketan.  

Lauaxetako ikasleek, ondo eginaren erakusgarria, garaile izan dira. Izan ere, DBH 3.mailako hainbat ikasle izan dira kristalizazio lanetan murgilduta, jolasorduetan ere euren denbora honetan emonez. Euren ordezkaritzan Aimar Pagonabarrabak, Uxue Castrok, Paula Balzategik eta joan ezin izan arren euren taldeko dan Josu Bilbaok, saria ekarri dabe gurera. Zorionak!

Informazio gehiago

Antzerako albisteak

27-01-2020

Lauaxetako ikasleak, European Youth Parliament eskualdeko fasean

Asteburu honetan jokatu da European Youth Parliament txapelketako eskualde fasea, Bilbon. Bertan, Lauaxeta Ikastolaren izenean, Uxue Castro, Aimar Pagonabarra, Paula Balzategi, June Jauregibeitia, Iker Querejeta eta Iñigo de la Ossa, Lauaxeta Ikastolako DBHko 4. mailakoak.

Jarraitu irakurtzen.

 

21-11-2019

Bilaka: hezkuntza eraldatuz, gizartea eraldatzea

UNESCO Etxeak BILAKA: Hezkuntza eraldatu gizartea eraldatzeko dokumentala aurkeztu barri dau. Ekitaldia, atzoko egunean, azaroaren 20ean izan zan eta Lauaxeta Ikastola bertan izan zan. Dokumentalean, EAEko 9 ikastetxeren esperentziak aurkezten dira euren hezkuntza proiektu ete eredu pedagogikoei esker Gizarte eraldaketa bultzatzen dabenaren eredu. Euren artean, Lauaxeta Ikastola.

Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

Ate Irekiak!

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment