Albisteak-Bloga

Kudeaketa

22-01-2018

Berriz ere, estatuko ikastetxe barritzaileen artean kokatzen gaitue

Ikastetxe barritzaileetaz hari garenean, sarritan atzerrira begiratzen dogu, hala nola Finlandia, Suecia edota Erresuma Batura. Baina, hezkuntza barrikuntzan lidergoa dauan blog honetako artikuluak berak dinoan bezala, ez da horren urrun joatea behar, hezkuntza metodologia barritzaileak aurkitzeko. Azpimarratzen dabezan estatu mailako 10 ikastetxeen artean, Lauaxeta Ikastola.

Jarraitu irakurtzen.

19-01-2018

Erosketa berdea, Lauaxeta Ikastolan

Erosketak egiteko orduan, gure erabakiak irizpide edo arrazoi ekonomiko eta teknikoetaz gain, ingurumenerakiko eraginean ere oinarritzen doguzanean,  erosketa berdea egiten ari garela esan daikegu. Zentzu honetan, Lauaxeta Ikastolan erosketa berdea egiten dogu eta gure erosketa erabakiak zentzu honetan bideratzen doguz. Jakin nahi zelan?

Jarraitu irakurtzen.

19-12-2017

Ohizko batzar nagusian alkartu ginan

Pasatako abenduak 15ean, Lauaxeta Ikastolako kooperatibisten ohizko batzar nagusia ospatu genduan.

Jarraitu irakurtzen.

24-11-2017

Segurtasunaren aldeko praktikak

Pasatako astean, urtero lez, sute simulazioa izan gendun Lauaxeta Ikastolan eta ikasle eta langile guztiak, kanpoko futbol zelaian laster baten izatea lortu gendun!

Arpegiak ez ziran egia esan benetako sute egoera baten simulazio, egun polit eta eguzkitsu batetan, ohiko ez dan zeozer egitearen atseginarena baino. Baina garrantzitsuena, gure segurtasunari dagokionez, emaitz ona lortu genduan. Zorionak, beraz!

22-11-2017

Beste esperientzia batzuetara hurbilduz

Pasatako astean, Lauaxeta Ikastola, Pierburgh enpresan izan zan, 5s metodologiaren inguruan euren lana ezagutzeko.

Bisita EUSKALITEk antolatua izan zan eta bertan, beste erakunde batzuekaz batera, Pierburghen esperientzia ezagutzeko aukera izan genduan.

Jarraitu irakurtzen.

30-10-2017

Garapen iraunkorra eta hezkuntza

Genero bardintasuna, pobreziaren amaiera, kalitatezko hezkuntza, osasuna eta ongizatea, ... dira besteak beste, Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako 17 helburuen parte. Lauaxeta Ikastolak, Euskal Herriko Unesco sareko kide bezala, bere esperientzia aurkeztuko dau, datorren azaroak 6ean izango dan ekitaldian.

Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies