Albisteak-Bloga

Kudeaketa

27-10-2017

Gure metodologiak ezagutuz

Hogeitamar bat txiletar zuzendari eta irakasle, Lauaxeta Ikastolan izan doguz bisitan aurreko egunetan. Gure kalitate sistema eta berrikuntzaren planteamendua ezagutzeaz gain, gelak in situ ezagutzeko aukera izan dabe, lan planteamendua ikusteko.

25-10-2017

Lauaxeta ere, #IAmFair!

Lauaxeta Ikastola, aurtengo Fair Saturday ekintzetan murgilduta dago, arte eta kulturaren bitartez, mundua eraldatzeko gure harri koskortxoa edo tantatxoa eskeintzeko asmoz.

Datorren azaroak 25ean izango dala aurreratu daikegu, baina non eta zer motatako ekintzak gauzatuko doguzan ezin dogu esan. Hori bai, familia guztiei zuzendutako ekintza izango da eta dohakoa. Ezagutu nahi zer dan Fair Saturday delakoa?

Jarraitu irakurtzen.

20-10-2017

Forokoopen, euskal koperatiba mogimenduaren inguruan

Pasatako urriak 18an, Forokoopen XI. Jardunaldia ospatu zan eta Lauaxeta Ikastola han izan zan baita. Ekitaldia, Bilbon izan zan eta Euskal kooperatiben mogimendua eta kooperatibek euskal gizartean daben eraginaz aritu ginan eta Lauaxetako zuzendaritzatik, Maritere Ojanguren eta Aitor Pagaldai izan ziran bertan.

22-06-2017

Arte eta kulturaren bitartez mundua eraldatuz

Black Friday, Cyber Monday… iadanik ezagunak doguzan kontzeptuak doguz eta azken aukera balitz bezala kontsumismora bultzatzen gaituztenak, sarritan, behar ez doguzan gauzak eskuratuz. Baina, zer deritzozu kontsumoagaitik burua galdu beharrean kulturagaitik burua galtzen badogu? Eta aldi berean ekintza kulturalei esker jasotakoa, proiektu sozialetara bideratzen badogu?

Beste agente eta hiri askogaz batera, Lauaxeta Ikastola izango da ekimen honetan. Gehiago jakin nahi?

Jarraitu irakurtzen.

02-06-2017

2017-2018 eskola egutegia

Oraindik 2016-2017 ikasturtea bukatzear egon arren, Lauaxeta Ikastolako datorren ikasturteko egutegia prest daukagu eta hemen eskuragarri jartzen dogu, famili antolaketarako lagungarria izan daitekeela ulertuz.

Jarraitu irakurtzen.

17-05-2017

Autobusen segurtasuna, baieztatuta

Pasatako astean  eta denpora batero ohiko dan lez, Lauaxeta Ikastola autobusek, inspekzio teknikoa pasatu dabe. Inspekzioa, Ertzaintza eta Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio Zerbitzuko teknikariek egin dabe eta 28 autobusak, dagokion segurtasun baldintzetara egokitzen direla ziurtatu dabe, inolako inzidentziarik gabe.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies