Albisteak-Bloga

Lana, emaitzak eta etengabeko hobekuntza

Bizitzan lortzen doguzan emaitzak ez dagoz zorionaren menpe, eguneroko lan eta ahaleginaren menpe baino. Horrela da gure ikasle, seme-alaba, edota helduagoen kasuan, eta horrela da baita ikastola beraren kasuan ere. Zentzu honetan, El Mundo egunkariak atara barri dauan ikastetxe hoberenen ranking horretan, gure hausnarketa ildo beretik doa: lana, emaitzak eta lan gehiago, etengabe hobetzen jarraitzeko.

Jarraitu irakurtzen.

 

Montserrat, San Patricio eta Meres, lehenengo postuan agertu dira 96 puntu lorturik, gureganako bereizgarri bat izanik, Batxilergo internazionala.

Jarraian, bigarren posizioan, Estudio, Montessori-Palau, Manuel Peleteiro, Ntra. Sra. De Las Maravillas, Vizcaya, Ágora St. Cugat eta Lauaxeta Ikastola. Guztiak pódiumean postu berdintsuan, 95 puntu lortuta, bikaintasun eta kalitate maila beraren erakusgarri, baina hori bai, bakoitzak bere bide eta bereizgarriak jorratuz.

Aipatutakoak, bikaintasun eta esperientzia sare bat osotzen daben 10 ikastetxe. Aspaldian jorratutako harreman onak gure artean eta bata bestearengandik lortutako ikasketak. Hainbat ikastetxe, hezkuntzaren kalitatearen erakusgarri.

Guri dagokigunez, lehenengo posizioetan ere izan ginan eta guztira 2006 urtetik 2016ra, lehenengo edo bigarren postuetan, puntuazioari adituz. Baina lehenengo posizioa okupatzen genduan urteren batetan, orain lortutakoak baino puntu gitxiago izanez gengozan posizio horretan.

Ez da beste emaitz bat baino, beste errekonozimendu edo aintzatespen bat, gure helburu nagusia gure Hezkuntza Proiektuari aditzea bait da eta beronen bitartez, gure ikasleen garapena eta bizitzari aurre egiteko gaitasuna eta zoriontasunean eragitea, parte diran gizartearenganako aportazio positibo bat ere bultzatuz. Hori da gure helburua eta hori izango da gure lorpena.

Beti hobetzekoak izan arren, garrantzitsua da baita gure ikasleek, gure seme-alabek edota guk geuk helduagook lortutakoa baloratzen jakitea. Horrela da baita ikastetxea beraren kasuan ere.

Zentzu honetan, zorionak ikasle, familia eta irakasleei. Bai hau zein beste edozein lorpen, guztion lanaren etekina da.

Ekin dagiogun beraz esandako ildotik: lana, emaitzak eta lan gehiago. Aurrera!

Antzerako albisteak

21-05-2018

EHUko Udaberriko matematika lehiaketan sarituak

Lauaxeta ikastolako ikasleek EHU-UPVk matematikako Udaberriko lehiaketan parte hartu eta saridunak ere izan doguz! 50 ikastetxe eta mila ikasletik gora parte hartu daben lehiaketa honeri buruz bgehiago jakin nahi?

Jarraitu irakurtzen.

21-05-2018

Ikasleek erakusten daben bikaintasuna

Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko 2. mailako azken ebaluaketa amaitu barri, 21 ikaslek lortu dabe Ohorezko Ikasle aitorpena. Hau da, 21 ikaslek,Batxilergo 1go eta 2.maila arteko batazbesteko notan bikain lortu dabe.

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies