Albisteak-Bloga

Lauaxetako ikasle bi, Ciencia Showren estatu mailako finalera

Asier Albizua, final aurrekoaren irabazlea eta Jokin Mena, Lauaxeta Ikastolako ikaslea baita, datorren irailak 19an ospatuko dan estatu mailako finalean izango dira. Ekitaldia, Bilbon izango da, Naukas Bilbao zientifikoko ekitaldiaren barruan, eta bertan, Estatu osoko finalistek parte hartuko dabe.

Jarraitu irakurtzen.

 

Big Van Ciencia-k Euskal Herriko Kultura Zientifikoko Katedraren lankidetzaz antolatzen dan Ciencia Show hezkuntza zientifikoko proiektuaren finalaurrekoa jokatu ondoren, Asier Albizua (Lauaxeta Ikastola) irabazle izendatua izan zan “Las 7 vidas de un gato” izenburuko bakarrizketagaz. Albizuagaz batera, Jokin Mena (Lauxeta Ikastolako ikaslea baita) “El gato” bakarrizketarekin eta Silvia Laucirica (Bilboko Arangoya Ikastetxea) “Estados físicos” bakarrizketarekin finalerdira ere iritsi ziran. Hirurak irailaren 19an izango dira, Naukas Bilbao ekitaldiaren barruan, Estatuko gainerako finalistekaz batera.

Zientzia Show delakoa, arte eszenikoen laguntzaz zientzia eta teknologiarekiko jakin-mina gazteen artean sustatzea xede dauan hezkuntza zientifikoko proiektua da.

Informazio gehiago: https://zientzia.info/eu/noticias/asier-albizua-gana-la-semifinal-del-ciencia-show-en-el-pais-vasco/

Antzerako albisteak

05-07-2019

Inkesten eta Esperimentuen Kabia lehiaketan sarituak!

EHUk antolatutako lehiaketa bat dogu, estatistika bultzatzea helburu dauana eta Lauaxetako 3 ikasle sarituak izan dira.

Jarraitu irakurtzen.

05-07-2019

On zientzia lehiaketan publikoaren saria!

Lauaxeta Ikastolako ikasle bik, On Zientzia lehiaketan publikoaren saria eskuratu dabe.

Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies