Albisteak-Bloga

Beste behin, Lauaxeta Ikastola, El Mundoko ikastetxerik hoberenen artean

Lauaxeta Ikastola lehenengo postuetan agertzen da El Mundo egunkariak urtero argitaratzen dauen "Ranking de los 100 mejores colegios"delakoan eta badira iada 14 urte horrela dana. Badakizu zeintzuk diran kontutan izaten diran aspektuak?

Jarraitu irakurtzen.

Ikastetxe kontzertatuak kontutan izanez gero, Lauaxeta Ikastola, estatu mailan puntuetan bigarren gelditzen da (95 puntu) Colegio Montserraten ondoren (96 puntu) eta Colegio Vizcayagaz bardinduta (95 puntu).

Aztertutako ikastetxe guztiak, kontzertatuak eta pribatuak kontutan hartzen badoguz, Lauaxeta bigarren gelditzen da baita puntuetan (95 puntu)  Colegio Estudio, Ntra. Señora de las Maravillas, Ágora St. Cugat , Montessori-Palaueta Liceo Europeogaz batera.

Zorionak irakasle, ikasle eta familia guztiei eta aurrera!

Rankinga ikusteko klikatu: Ranking El Mundo 2018.

Rankinga egitekoi irizpideak ezagutzeko klikatu: 27 criterios para valorar los mejores colegios. Hemen azaldutakoaz gain, puntuazio bardina lortzen daben ikastetxeen artean posizioak zehazteko orduan, ikastetxe bakoitzak aurrera eroan dauzan neurri edo barriztapenek denboran dauken gertutasunaren arabera egiten da, besterik ez.

Antzerako albisteak

25-09-2018

Fatima Villa ikasle ohia, mundu mailan hirugarren sailkatu da, nazio arteko antena lehiaketa batean

Bostonen izan da Fatima Villa galdakoztarra uztailean, nazioarteko antena lehiaketa batean. Mundu mailan hirugarren sailkatu da bere taldea, lehenengoak Europa mailan.

Jarraitu irakurtzen.

14-09-2018

Lauaxetako ikasle bi, Open Sciencen, euren lanak aurkezten

Jone Erauskin eta Naia Bilbao, Galizian ospatzen dan Open Science feria zientifikoan dagoz asteburu honetan, airearen kutsaduraren inguruan garatu daben ikerketa lanaren ondorioak aurkezten.

Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies