Albisteak-Bloga

Lauaxeta Ikastola, European Math Leaguen

Lauaxeta Ikastolako hamabi ikasle, Estatu mailako Matematika ikasle bikainenen artean dagoz eta zapatu honetan Zaragozan ospatuko dan IV Matematika Liga Europearraren finalean izango dira.Lehenengo fasean, 920 ikastetxe eta 12.200 ikasletik gora izan dira parte hartzaileak eta Lauaxeta, Euskadi mailako ikastetxe bakarra dafinalera heltzen.

V Matematika Liga Europearra (Mathleague) deritzonak, matematika arloan gaitasun bereziak daukezan gazteak nabarmentzen dauz.

Hiru hilabete ikastetxeetatik online lehiaketan aritu izan eta gero, aurrez aurre ikusteko momentua heldu da eta bertan lehiatuko dira kategoria bakoitzeko (Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoa) 10 talde hoberenak. Euren artean, Lauaxeta Ikastola, Euskaditik doan ordezkaritza bakarra eta bertotik 12 ikasle, DBH 1 eta 4. Mailako bitartekoak eta Bizkaiko udalerri desberdinetakoak: Basauri, Ugao, Amorebieta, Zaldibar, Bedia eta Ermua.

Osvaldo Carrillo, Talento Fundazioaren zuzendariaren esanetan, "parte hartzaileak, matematikako ikasle onak izateaz gain, esfortzuan eta lorpenerako adorean txapeldunak dira, baita hizkuntzetan ere, frogak ingelesez izan bait dira".

Zapatu honetan, maiatzak 30, Lauaxeta Ikastolako 12 ikasle, Zaragozako San Jorge Unibertsitatean izango dira, finalean. Ekitaldia telebista bidezko formatoan garatuko da eta 2014ko edizioko irabazle suertatutakoak eta Fundación Talento Matemático y Científicoko bekadun ikasleak aurkezle lanak egingo dabez.

Pantaila erraldoi batek zuzenean emongo deusku ekitaldiaren garapenaren barri. Streaming bidez ere igorriko da eta emaitzak, pantailan agertuko dira, irabazleak lehiaketa amaitutakoan bertan jakiteko aukera izanez.

Lehiaketa hau, Fundación Talento Matemático y Científico, Wolfram Research, Universidad de San Jorge eta Cooperación Internacional ONG-k antolatua dago eta zientzietarako gaitasun bereziak daukezan ikasleak bilatu eta matematikarenganako interesa sustatzea dau helburu. Ikasle nabarmenenak, Fundación Talentoren goi mailako gaitasunen programaren parte izateko aukera izango dabe.

Antzerako albisteak

31-05-2018

Bikaintasuna ez da arlo akademikoan soilik erakusten

Gure ikasleen artean hainbat zaletasun erakusten dabezanak daukaguz, euren artean, oraingo honetan, hipika mundura hurbildu gara eta bertan hainbat arrakasta lortutako ikasle bat gehiago ezagutzeko aukera izan dogu: Maria Elorz.

Jarraitu irakurtzen.

29-05-2018

Pi Eguna, Lauaxeta Ikastolan

Pasatako martxoak 14ean (3.14), Lauaxeta Ikastolan Pi Eguna ospatu genduan. Egun horren aurretik, 5 egunetan zehar, DBH eta Batxilergoko ikasleei 5 erronka planteatu jakezan ebazteko eta gaurkoan, euren artetik sarituak suertatu direnen agiri eta sari banaketa ospatu da.

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies