Albisteak-Bloga

Elhuyar zientzia azokan sarituak izan ginan!

Pasatako apirilak 23 zapatuan, Lauaxeta Ikastolako zientziaren eguna, ospatu ondoren, Lauaxetako 17 taldek Elhuyaren zientzia azokan parte hartu eben. Oso lan interesgarriak ikusgai azokan, euren artean, gure ikasleenak. Horren erakusgarri hain zuzen ere, lortutako 4 sariak! Zorionak!

Jarraitu irakurtzen.

Tabakuaren efektua birikiengan, ontzi komunikanteen bidezko garraioa, ur irazgailu ekologikoa, freskagarrien efektua gure osasunarengan, imanen energia, ... azaldutako gaien artean. Ikusi nahi? Begiratu egun horretako eta aurreko egunean Lauaxetan ospatutako zientzia egunaren argazkiak.

Sariak, ondokoak izan ziran:

  • Saria efizientzia energetikoari: Gaia: Isolatzaile termiko naturalak. Taldekideak: Leire Chopitea, June Ibañez, Ane Vazquez, Carlota Reñon. Epaimahaiaren arrazoia: Ondo antolatutako esperimentazioa, neurketa zuzenak eta aurkezpen ona. Material berrien aldeko apustua.
  • Saria gizarte erantzunkizunari: Gaia: Txikleak era ekologiko batean berrerabiltzea. Taldekideak: Helena Gorroño, Maria Hernandez, Ainara Iraragorri, Marcos Mikolta. Epaimahaiaren arrazoia: Ohiko arazo txik-haundi bati modu originalean heltzeagatik eta bide berriak jorratzeagatik.
  • Saria zorroztasun metodologikoagaitik: Gaia:Jarri zizpa zure ahoan eta zure buruaz beste pixkanaka egin. Taldekideak: Amaia Etxebarria Zamalloa, Izaro Petralanda Lejarza, Nora Postigo Zabala, Ane Urgoiti Bercedo. Epaimahaiaren arrazoia: Hipotesitik ondorioraino metodologia zorrotza, eta aldagai posible guztiak ongi aztertuta.

Antzerako albisteak

14-06-2019

EHUko Udaberriko matematika lehiaketan eta Eduardo Chillida Olinpiada Matematikoetan sarituak

Lauaxeta ikastolako ikasleek EHU-UPVk matematikako Udaberriko lehiaketan parte hartu eta saridunak ere izan doguz!  Honetaz gain, ikasleetariko bat, Eduardo Chillida Olinpiada Matematikoetan ere saritua izan da!

Jarraitu irakurtzen.

24-05-2019

Ikasleen bikaintasuna

Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko 2. mailako azken ebaluaketa amaitu barri, 26 ikaslek lortu dabe Ikasle Bikainen aitorpena. Hau da, 26 ikaslek, Batxilergo 1go eta 2.maila arteko batezbesteko notan bikain lortu dabe.

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies