Scratch Day MIT Media Lab elkarteko “Lifelong Kindergarten Gruop” taldeak sortutako eta garatutako ideia da. Munduko hainbat puntutik aldi berean egiten den jardunaldia da, eta gertakari bakarrean batzen dauz elkarbanatzen ikasteko eta ikasten elkarbanatzeko interesa daben pertsonak, betiere Scratch lotune dabelarik.
Jarraitu irakurtzen.
Scratch Eguna da Euskal Herrian egiten den Scratch Day delakoa eta orain dala egun batzuk ospatu zan Bilboko Alhondegian. Gasteizen ere beste ekitaldi bat burutu zan helburu berberarekin. Jardunaldi honetan Lauaxeta Ikastolako 5 eta 6. mailako ikasleez osatutako taldeek hartzen dabe parte, eta euren proiektu eta esperientziak bertantxe konpartitzeko aukera izaten dabee. Lauaxeta ikastola ere bertan egon zan bi talderekin bere proposamenak aurkezten.
Aurrera!
Itsasoetan plastikoak sortarazten dauzan arazoei irtenbidea bilatzeko asmoz egin dabe proposamena.
Jarraitu irakurtzen.
Gure ikasleak eta seme-alabak etorkizunerako hezteko, ezinbestekoa da hezkuntza estrategia eta baliabideen hobekuntza eta barrikuntza. Hori da Lauaxeta Ikastolaren bereizgarrietariko bat, eta horren erakusgarri da Educación 3.0k, ikastetxe barritzaileen zerrenda egiterako orduan, gu ere bertan kokatzea.
Jarraitu irakurtzen.