Albisteak-Bloga

Lauaxeta Ikastolak, bere ikasketa proiektuak Euskal Hezkuntza Komunitatearen eskura jartzen ditu

85 proiektu dira guztira, Lauaxeta Ikastolan bertan eginikoak eta DBHko ikasleen konpetentzien garapenera bideratutakoak. Metodologia aurreratuetan oinarrituta dagoz eta hezkuntza komunitatearen eskura zabaltzen dira.

Jarraitu irakurtzen.

 

UNESCOren esanetan, “informazio eta komunikaziorako teknologiek (IKT) hezkuntzarako aukera mundu mailan zabaldu daikee, baita ikasketan berdintasuna bultzatu, kalitatezko irakaskuntza eta ikaskuntza sustatu eta irakasleen garapen profesionala eta hezkuntza sistemaren kudeaketa eraginkorrago bat bideratu ere”.

Lauaxeta 4.0 da ekimen honen izenburua eta UNESCOren informearen ildotik eta Eusko Jaurlaritzaren EIMA proiektuaren barnean, euskal hezkuntza sistemarentzat onuragarri litekeen aportazio bat egitea dau helburu. Bertan, Lauaxetako irakasleek garatutako 85 proiektu zabaltzen dira, DBHko ikasleen konpententzien garapenerako espezifikoki prestatutakoak.

Azaroan 10ean EUSKALITeko Kudeaketa Aurretuko Europar Astean, hezkuntza barrikuntzaren arloan praktika on bat bezala aurkeztua izan ondoren, oraingoan, Lauaxeta Ikastolan izan da proiektuaren aurkezpen ofiziala, gaur azaroak 15ean.

Ekitaldiak, UNESCO Etxearen ordezkaritza, Hezkuntza Sailburu ordetza, baita ekitaldira deitutako hainbat hezkuntza agenteren presentzia ere izan dau. Bertaratutakoek, Lauaxetako zuzendaritzaren eskutik proiektuaren nondik norakoak ezagutzeaz gain, ikasle batzuen gidaritza jaso dabe, aipatutako 85 proiektuen edukiak nola eskuratu eta nola lantzen dabezan ezagutuz.

Informazio gehiago:

http://www.ikasmaterialak.com

Antzerako albisteak

08-11-2018

Batxilergo duala, Lauaxeta Ikastolan

Aurten, 46 ikasle dira guztira, Lauaxeta Ikastolan Batxilergo Duala ikasten ari diranak. Jakin nahi zertan datzan?

Jarraitu irakurtzen.

29-10-2018

Ikasteko bisitak

Joandako astean, Lauaxeta Ikastolako arteko 2. batxilergko ikasleak, Bilboko Berreginen Museoan izan ziran. Bertan, euren jakinmina erakusteaz gain, gelan landutakoagaz konektatzeko aukera izan eben. Interesgarria benetan!

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies