Lauaxeta Ikastolako ikasle ohiekaz lotura mantentzea gustoko dogu. Horretarako, beste batzuen artean, momentu honetan 1.300 lagunetik gora daukazan Ikasle Ohien facebook talde bat eratuta daukagu eta bertan, ikasle ohien interesekoak izan daitekezan edukiak ataratzen doguz.
Aldi berean, ikasle ohietariko asko, barriro bueltatzen dira, bizitzak aurrera eginda beste etapa batetan, bai ikastolako guraso moduan, irakasle moduan, monitore moduan, hitzaldi bat emoten edota bisitan. Beti gustokoa zuekaz barriro kontakuan egotea.
Jarraitu irakurtzen.
Zuokaz beste lotura bat izateko, gure blogean, ikasle ohien atal bat eratzea erabaki dogu eta bertan, beste batzuen artean zuen orlak ipintzea, argazki digitalizatua daukagunetik hona behintzat.
Orainarteko orlak ikusteko, klikatu.
Ondo izan eta nahi dozuen arte!
Unibertsitarioei zuzendutako B24 ekimenak, euren sormena eta talde lanerako espiritua jartzen dauz besteak beste frogan. Aitor Rodriguez, Alvaro Llana, Eric Ugalde eta Julen Iruarrizaga, Lauaxetako ikasle ohiak, lehen saria jaso eben.
Jarraitu irakurtzen.
Urte bi bere lehen eleberria idazten eta beste urte erdi eleberria argitaratzeko prestatzen, eta guzti hau bere ingeniaritza ikasketak eskatzen deutsen denbora eta dedikazioaz batera. Baina berak dinoen moduan merezi izan dau eta bere bizitzako proiekturik garrantzitsuena bilakatu da. Mikel Iturbe, Lauaxetako ikasle ohia da eta bere esanetan zenbaki artean baino historio artean murgilduta bizi dan ingeniaria dogu. Orain, bere lehenengo fantasia eleberria argitaratu barri dau.
Jarraitu irakurtzen.