Albisteak-Bloga

Lauaxeta komunikabideetan

02-03-2016

Lauaxeta Ikastola, lehenengo postuetan ikastetxe hoberenen rankingean

El Mundo aldizkariak urtero bezala, gaur 2016ko martxoak 2an, “Ranking de los 100 mejores colegios” argitaratu barri dau eta Lauaxeta Ikastola, 10. urtez, lehenengo posizioetan suertatu da.

Jarraitu irakurtzen.


22-02-2016

Lauaxetako ikaslee ekintzaileek, besteen interesa pizten dabe

Ugaria izan da Lauaxeta Ikastolako ikasleen ekintzailetza proiektuek sortutako interesa, bai proiektuetarikoren batek mundu mailatik jasotako interesatuen deien aldetik, baita bertoko komunikabideek egindako jarraipenaren aldetik ere.

Jarraitu gaituen egunkarien edizio digitaletara sartu zaitekezan ondorengo esteketatik: Aldi berean, argazkietan, Deia eta El Correoko paperezko edizioan agertutakoa ikusi ahal izango dozu.

Deia digital

Anboto

Dobt info

02-12-2015

Euskadi Irratian, Pekingo esperientzia kontatuz

Gaur, Jon eta Ander, Euskadi Irratiko, Faktorian izan dira, Pekinen, Math Leaguen mundu mailako finalean bizitakoa azaltzen. Entzun nahi?
27-11-2015

Gure ikasleak, Pekinetik, Gaur Egun eta Teleberrin

Atzo, azaroak 26, gure ikasle diran Jon eta Ander Pekinen ikusteko aukera izan genduan, eguergiko Teleberri eta gaueko Teleberri eta Gaur Eguneri esker, Liga Matematikoaren mundu mailako faseko lehiaketan.

Euren esanen arabera, txinatarrek 14 orduz ekiten deutse astean matematikei, Europan 4 orduz besterik ez. Horrez gain, txinatarrek, euren ama hizkuntzan garatzen dabez azterketak, eta gureek, ingelesez. Beraz, txinatarren kontra aritzea, zaila.

Fase honen emaitza dana dalakoa ere, harro egon behar dira oso, puntu honetararte heldu izanaz, argi bait dago matematikorik hoberenen artean dagozala, euren gaitasunak zernolakoak diran eta esperientzia guzti hau ahaztezina eta aberasgarria izango bait da eurentzako arlo pertsonalean baita. Beraz, zorionik zintzoenak, Jon eta Ander.

Disfrutatu. Merezi dozue eta!

Ikusi nahi honelako froga baten dagoan giroa? Ikusi bideoa...

26-11-2015

Gure ikasleak, euren esperientzia kontatuz, irratian

Gure ikasle diran Jon Urzainki eta Ander Agirrezabalek, euren esperientzia kontatzeko aukera izan dabe Onda Vasca-ko Euskadi Hoy Magazine  irratsaioan, euren irakasle dan Nereagaz batera eta Euskadi Irratiko Faktoria programan ere parte hartuko dabe.

Aldi berean, euren irakaslea dan Eñautek ere, Bizkaia irratian hitzegiteko aukera izan dau.

Aurrera mutilak!

 

 

24-11-2015

Gure ikasleak, albiste dira

Gure ikasleak albiste bihurtu dira, eta merezita gainera, euren ahalegina eta kemena kontutan izanez.

Atzoko egunean, Gaur Egun (ETB 1) eta Teleberrin (ETB 2) izan ziran.

Ikusi nahi al dozu zer kontau eben?

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies