Albisteak-Bloga

Lauaxeta Ikastolako hezkuntza proiektua, Unesco eta Eusko Jaurlaritzaren jardunaldietan eredu

Unesco eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik, pasatako otsailak 26 barikuan, Lauaxeta Ikastolak bere hezkuntza proiektua azaldu eban, XXI. Menderako Hezkuntza Modeloaren inguruko jardunaldi batetan.

Jarraitu irakurtzen.


Ze hezkuntza mota behar dogu XXI. mendean?  Zein da hezkuntaren helburua gaur egungo eraldaketa soziala kontutan izanda? Mundua aldatzen ari da eta hezkuntzak etorkizunerako helburu dogun mundu horretan eragin zuzena dauka. Horrela izanik, alfabetizazioa eta oinarrizko konpetentziak eskuratzeaz gain, hezkuntzak, justizia, berdintasun soziala eta mundu mailako elkartasunagaz lotutako gaitasunak zuztatu behar dauz gazteengan.

Unesco Etxeak antolatutatko ekitaldiak, galdera guzti honeei erantzun eutson. Topaketa, otsailak 26, barikuan izan zan, Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko ordezkaritzan. Bertan, Unescoren “Hezkuntza berraztertzea: Mundu osoko ongia lortzeko bidea? txostena aurkeztuz.

Topaketan hizlari, Arantza Aurrekoetxea (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua) eta Carlos Vargas (UNESCOren Hezkuntza Sailaren hezkuntzaren erronka globalei buruzko ikerketa arloaren arduraduna).

Baina, zelan gauzatu eta errealitate bihurtu horren helburu garrantzitsua? Aitor Pagaldai (Lauaxeta ikastolako Berrikuntza proiektuen arduraduna eta Zuzendaritza taldeko kidea) izan zan Lauaxeta Ikastolaren esperientzia azaldu ebana, eta Albert Sangrá, Universitat Oberta de Catalunyako "Educación y tecnología para el cambio social" UNESCOko katedraren Zuzendari Akademikoa, baita.

Informazio gehiago

Antzerako albisteak

21-03-2019

Etorkizuna, esku onetan dago!

Gure ikasleak hezteko orduan, beharrezkoa da euren bizitzan baliagarriak izango diran konpetentzietan trebatzea. Zentzu honetan, Batxilergoko ikasleen kasuan, garrantzitsua deritzogu ekintzailetza, eta ikasleen euren ingurunean hobetzeko aspektuetatik abiatuz, honeen alde ekiteko jarrera izatea. Eta, etorkizuna, esku onetan dago. Ikusi bestela ondoko bideoan.

Aurrera!

14-03-2019

European Youth Parliamenteko estatu mailako fasera!

Eskualdeko fasea gainditu ondoren, Lauaxeta Ikastolako ikasle batzuk, European Youth Parliament lehiaketaren estatu mailako fasera pasatu dira.

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies