Albisteak-Bloga

Lauaxetako ikasleak, Young Business Talenten laugarren

Pasadan Apirilaren 8an, Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko 2. mailako Anne Erauskin, Julen Erauskin, Jonathan Arean eta Iratxe Larrieta, Young Business Talent enpresa gestioko Espainiako finalean izan ziren Madrilen.

9.000 ikasletik gora parte hartzaile izan dauz txapelketa honek eta Espainia mailan enpresa kudeaketarekin erlazionatutako txapelketa garrantzitsuena da.

Jarraitu irakurtzen.

6 hilabetez lan gogorra egin ondoren estauko iparraldeko txapeldun bezala sailkatu ziran finalerako.

Madrileko plaza nagusian "relaxing cup of txokolate beroa txurroakaz" gozaldu ostean, goizeko fasean, lehenengo postuan bukatu eben.

Finala arratsaldeko 18:00etararte luzatu zan eta laugarren postuan bukatu eben gure ikasleek. Zalantzarik ez betirako gogoratuko daben bizipen bategaz itzuli dirana etxera.

Young Business Talenten ikasitakoa euren etorkizuneko ikasketetarako oso baliagarria izango dabe eta nola ez, ezin hobeto ordezkatu eben Lauaxeta Ikastola.

Zorionak!

Informazio gehiago

Antzerako albisteak

14-06-2019

EHUko Udaberriko matematika lehiaketan eta Eduardo Chillida Olinpiada Matematikoetan sarituak

Lauaxeta ikastolako ikasleek EHU-UPVk matematikako Udaberriko lehiaketan parte hartu eta saridunak ere izan doguz!  Honetaz gain, ikasleetariko bat, Eduardo Chillida Olinpiada Matematikoetan ere saritua izan da!

Jarraitu irakurtzen.

24-05-2019

Ikasleen bikaintasuna

Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko 2. mailako azken ebaluaketa amaitu barri, 26 ikaslek lortu dabe Ikasle Bikainen aitorpena. Hau da, 26 ikaslek, Batxilergo 1go eta 2.maila arteko batezbesteko notan bikain lortu dabe.

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies