Albisteak-Bloga

Lauaxetako ikasle batzuek, perretxikoak lortu dabez kafe hondarrak erabiliz

16-01-2018

Foro Ekonomiko Mundialak sortutako Global Shapers Bilbao, barrikuntza soziala helburu dauan erakundeak bultzatutako proiektu bat dogu. Bertan, ikasleek, hainbat ikasketa barneratzeko aukera dauke, kafearen hondakinetatik Pleurotus Ostreatus perretxikoak nola lortu ikasteaz gain.

Proiektuak hainbat adinetako ikasleak inplikatzen dauz, Lehen Hezkuntzatik hasi eta Bigarren Hezzkuntza eta Batxilergoa barne.

Jakin nahi zelan egin daben? Jarraitu irakurtzen.

Txikienak, Zientzia arlotik, lehenengo laborantza lanen arduradunak dira eta kafe hondakinak mizelioekaz nahasteaz arduratzen dira.

Bigarren Hezkuntzakoak, Teknologia arlotik, perretxikoak azaleratu daitezan beharrezkoak diran hezetasun eta tenperatura kondizioak emoten diren ziurtatzeaz enkargatzen dira. Horretarako, robotika ezagutzak aplikatzen dabez, Arduino plakak eta sentsore desberdinak erabiliz, zeinek aste bitako epez 20.000 datu baino gehiago jasoko dabezan. Datuok, beste ikasle batzuek aztertuko dabez, dagokiezan ondorioak ataratzeko, oraingo honetan matematika arloa inplikatuz.

Perretxikoak, behin loratuta, laborategian aztertuak dira beste ikaslee batzuen eskutan eta biología arloa inplikatuz eta prozesu giztiari esker, Baxtilergoko ikasleek, Ekonomia arlotik, ikastitako guztia ekonomia zirkularraren kontzeptuagaz eralazionatzen dabe, momentu oro baliabide barriak lortu beharrean, daukaguzan baliabaideak berrerabiliz ere ekonomiarentzako baliagarriak diran produktuak lortu daikeguzala ikasiz. Izan ere, kafea mundu osoan zehar estimatua dan produktua dogu eta kafe katilura, garauaren baino gitxiago iristen da, gainontzeko hondakinek, zelulosa, lignina, nitrogenoa, azukreak eta perretxikoentzako preziatuak diran hainbat elikagai dabezalarik. Jasotako uzta ikusita, oso preziatuak gainera!

Hainbat adianetako ikasleen ikasketa bideratu dauan proiektu barritzaile bat dogu, esperienztia erreal bat bitarteko izanik, zientziak, teknologia, matematikak, biología eta ekonomia arloak batzen dauazana.

Lauaxeta Ikastolan garatzen ari dan proiektu barritzailea dogu, esan bezala, Global Shapers Bilbao, barrikuntza soziala helburu dauan erakundeak bultzatutako proiektua hain zuzen. Izan ere, Global Shapersek gizartearen zerbitzura dagozan proiektu ekintzaileak bultzatzea dau helburu eta zer hobe eskola adinetik hastea baino.

Antzerako albisteak

25-06-2018

Talentu tailerrak

Talentuak, zaletasunak, intereseko arloak, eta ikasketa. Guzti hau, udako opor aurretik Lauaxeta Ikastolako DBHko ikasleek garatzen dabezan talentu tailerretan. Ikusi nahi?

Jarraitu irakurtzen.

 
29-05-2018

Artea, matematikak eta oinarrian, baloreak

Zelan bateratu dana? Lauaxeta Ikastolako Artematika proiektuaren bitartez. Esatebaterako… ondoko artelanetariko batetan, gudak isladatzen dirala eta beste batetan gaur egungo familia mota edo egoera desberdinak ikusi daikeguzala esan ezkero, ezetz igarri zeinetaz ari garen? Eta ze zerikusi dauka guzti horrek matematikagaz?

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies