Albisteak-Bloga

Irakurketa eta elkarlaguntza

01-04-2019

Posible al da ekimen bardin baten bitartez irakurketa eta elkarlaguntza, biak sustatzea? Zalantzarik ez. Hori da hain zuzen ere egun honeetan Lauaxeta Ikastolan, 2. eskuko liburuen azoka solidarioaren bitartez lortzen doguna.

Jarraitu irakurtzen.

Lauaxeta Ikastola Liburu azoka solidarioa feria del libro solidario 2019

Eta zelan gauzatzen da? Datorren apirilak 3, 4 eta 5ean, zuen etxeetatik, 2 eta 18 urte bitarteko irakurleei zuzendutako liburuak bialdu daikezuez, apirilak 10 eta 11an, azoka solidario bat ospatuko dogularik. Liburu guztiek euro bateko salneurria izango dabe eta liburu bat baino gehiago eskuratu ahal izango da, nahi ezkero.

Lortutako dirua Ashton’s House of Hope fundazioari emango jako. Fundazioaren helburu nagusia,  “Casa de la esperanza” deituriko ikastetxean dagozan neskei heziketa duin bat emotea da. 

Informazio gehiago.

Eskerrik asko guztioi zuen laguntzagaitik!

Antzerako albisteak

01-10-2019

Eskola ortua: ekinez egina!

Eskola ortuaren bitartez, hainbat dira ikasleek barneratzen dabezan ikasketak:  naturari lotutakoak, elikadurari lotutakoak, matematikakaz zerikusia daukenak edota norberen lanaren etekina ikusteko batzutan itxaron beharra dagoela ikastea bera ere.

Jarraitu irakurtzen.

 

 

03-07-2019

Eskola ortuak ere, bere fruituak emon dauz ikasturte honetan

Ikasturte honetan eginiko lanak bere fruituak ekarri dauz, eta horrela izan da baita Lauaxetako eskola ortuaren kasuan.  Oraingoan, ilarrak batu doguz.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment