Matrikulazioak

Matrikulazio prozesua Haur Hezkuntzan eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzan

Ondoren matrikulazio prozesuari buruzko aspektu garrantzitsuenak laburbiltzen dira. Atal hau kontsultatzen den momenturen arabera, baliteke informazioren bat zehaztear egotea, Eusko Jaurlaritzaren konkrezioaren zai

Matrikulazio prozesua Haur Hezkuntzan, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan

Mailak: Haur Hezkuntzatik (2 urte) DBHra bitartean (16 urte)

Epe ofiziala: Urtarrilaren28tik otsailaren 8ra (biak barne).

Indarrean dauden arauak:

EHAAn, 2019ko urtarrilaren 17koa (arretaz irakurtea komeni da, batez ere baremazioaren atala): https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2019/01/1900253e.shtml

Eusko Jaurlaritzako ondorengo lotura honetan irakurri ahal izango duzue matrikulazio prozesu honegaz zerikusia duen informazio guztia (zerrendak nola ikusi ere): http://www.euskadi.eus/onarpena-haur-lehen-eta-derrigorrezko-bigarren-hezkuntza/web01-a2hikast/eu/

Idazkaritza orduak: Astelehenetik ostiralera, 09:15etatik 16:30etara (ostiralean, 15:00ak arte)

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eskaria egiteko ezinbestekoa da derrigorrezko agiri hauek atxikitzea.
    • Familia-liburuan ikaslea azaltzen den orriaren fotokopia
    • Familia-liburuan aita/ama azaltzen den orriaren fotokopia edo lege-tutorea izatearen ziurtagiria
    • Ikaslearen aita, ama edo lege-tutorearen NANaren fotokopia (AIT atzerritarrak izanez gero)
    • Familia helbidearen ziurtagiria Udalak egina, hiru hilabeteko antzinatasuna izango duena, gehienez ere
    • Familia banandua edo dibortziatua izatekotan, berezko protokoloa bete izanaren agiria (ezkontide ohiaren baimen-idazkia, ebazpenjudiziala edo behin-behineko neurria, etab.) (Atxikituta bialtzen dizuegun adostasun agiria erabili ahal duzue)
    • Hezkuntza Premia Berezietako galde-sorta beteta (erantzun guztiak ezezkoak badira ere) 
  • Baremaziorako dokumentoak (irakurri agindua, agiri bakoitza zein kasutan aurkeztu behar dan jakiteko):
    • Ikaslearen anai-arreba adingabeei dagozkien familia-liburuko orrien fotokopia
    • EAEtik kanpo aurkeztua bada, 2017ko Errenta aitorpenaren kopia
    • Ikaslearen aita, ama edo lege-tutorearen lantegiaren ziurtagiria
    • Kide ugariko familia izatearen ziurtagiria
    • Ikaslearen elbarritasunaren ziurtagiria
    • Ikaslearen aita, ama, lege-tutorea edo anai-arrebaren elbarritasunaren ziurtagiria

Ate irekiko eguna:

Haur Hezkuntzarako:

  • Urtarrilak 15 (martitzena), 17.30etan: Hezkuntza Proiektoaren aurkezpena.
  • Urtarrilak 19 (zapatua), 11.00etan: Hezkuntza Proiektoaren aurkezpena + bisita

Lehen eta Bigarren Hezkuntzarako:

  • Urtarrilak 22 (martitzena), 17.30etan: Hezkuntza Proiektoaren aurkezpena.
  • Urtarrilak 26 (zapatua), 11.00etan: Hezkuntza Proiektoaren aurkezpena + bisita. 

 

OHARRA: Behin formularioa bete ondoren automatikoki Ate Irekietara apuntatuta gelditzen da, ikastetxearen aldetik baieztapen beharrizan gabe. Izan ere, formularioaren goikaldean bertan, “Era zuzenean apuntatu zara” mezua irakurriko duzu.


Bisita gidatuak:

Haur Hezkuntza: Urtarrilak 19 (zapatua), 11.00etan: Hezkuntza Proiektoaren aurkezpena + bisita

Lehen Hezkuntza eta DBH: Urtarrilak 26 (zapatua), 11.00etan: Hezkuntza Proiektoaren aurkezpena + bisita. 

 

 

Ate Irekiko Egunean izena eman

Hurrengo formularioan ikaslearen informazioa ipini Ate Irekiko Egunean izena emateko

Legezko oharra: Zure datuak Lauaxeta Ikastolak “ate irekiak” izenez sortu duen aldi baterako lan-fitxategian gordeko dira. Fitxategia Ate Irekiko Eguna antolatzeko eta zuei interesgarria gerta dakizukeen informazioa helarazteko erabiliko da. Emandako datuetara iristeko edo horiek zuzendu nahiz kenarazteko, jo ezazu, mesedez, helbide honetara: lopd@lauaxeta.net.”

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies