Albisteak-Bloga

Mugikortasunaren kudeaketa, Lauaxeta Ikastolan

06-03-2018

Mugikortasun jasangarriak “norbanakoak eta gizarteak edozein ekintza eremutara iristeko daukazan beharrizanak segurtasunez asetu eta gizaki guztien eta ekosistemen osasuna baldintzatzen ez dauan” planteamendu bat suposatzen dau.  Garraioari dagokionean, jasangarritasunak, gizartearen momentuko eta etorkizuneko ongizatearengan eragin zuzena dauka.

Lauaxeta Ikastolan mugikortasun jasangarri baten aldeko plana definituta daukagu, ildo honetatik bideratzen bait dogu gure garraioaren kudeaketa. Jakin nahi zelan?

Jarraitu irakurtzen.

Lauaxeta Ikastola mugikortasun plana Plan de Movilidad
  • Lauaxeta Ikastolako ikaslegoaren %96ak autobús zerbitzua erabiltzen dau ikastolara etortzeko.
  • Ikastolako garraio zerbitzuaren 28 autobusen kudeaketa era jasangarrian egiten da, %97an okupatuta aurkitzen bait dira.
  • Lauaxeta Ikastolako langilegoaren %52a, autobusaren erabiltzailea da, Bus Lagunkide bezala.
  • Ikastolaz kanpo, ikastolak ordaindutako joan etorriak egiten diranean, kotxeak beteta joatea eskatzen da.
  • Ikasturteko irteera plana antolatzerakoan, inguru hurbilenak ezagutzeko asmoz, jarraitzen dan irizpideetako bat, autobusak erabiliz gehienez ikasturte bakoitzeko irteera bi egitea da.
  • Lauaxeta Ikastolak era sistematikoan parte hartzen dau, Eusko Jaurlaritzak planteatzen dauzan bide-hezkuntza ekintzetan.
  • Erakunde mailan hartzen diran neurrietaz gain, gelan ere, curriculumeko edukien barne, mugikortasunaren inguruko edukiak lantzen dira, ikasleen sentsibilizazioa lantzeko asmoz eta bide honetatik, era natural batean ingurugiroarekiko jarrera errespetotsua barneratuko danbela ulertuz.

Lauaxeta Ikastola garraioaren Mugikortasun Planaz gain, ingurugiroarekiko sentikortasuna, beste plan eta ekintza batzuen kudeaketan ere agerian dago, hala nola: Erosketa Berdearen kasuan, Eskola Ortuaren kasuan,  efizientzia energetikoaren aldeko neurrietan, Bertoko Planean, eta Lauaxeta Ikastolako Agenda 21 taldeak kudeatzen dauzan beste hainbat ekintzetan.

Antzerako albisteak

31-10-2019

Urriko azoka: esperientzia politak errepikatzekoak dira

Joandako urriak 28an, Lauaxeta Ikastolako urriko azken asteleheneko azoka ospatu genduan. Esperientzia hain izan da polita, errepikatzea erabaki dogula. Oraingo honetan LH 1.etik 4. maila arteko ikasleei zuzenduta. Ikusi nahi?

Jarraitu irakurtzen.

25-10-2019

Urriko azkenengo asteleheneko azokaren prestaketak

Datorren astelehenean, Lauaxetan, urriko azken asteleheneko azoka ospatuko dogu eta ikasleak prestaketa lanetan murgilduta dabiltza. Ikusi nahi?

Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

Ate Irekiak!

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment