Albisteak-Bloga

Mundua guztion artean sortzen dugun mosaiko bat da

Gutako guztion jardunak, guztiok parte garen errealitatea sortzen dau. Orain, inoiz baino gehiago, jabetzen gara gure jardunaren erantzunkidetasunaz, eta mundua hobetzeko, eskutik helduta joan behar dogula, norabide berean.

Aurten, Lauaxeta Ikastolan, Zuhaitz eguna ospatzeko, etxean eta danon artean ura edo energia zelan aurrezten dozuen azaltzen dauan argazki bat eskatu geuntsuen eta guztion artean, mosaiko eder hau osatu dogu. Ikusi nahi dozu?

Jarraitu irakurtzen.

 

Lauaxeta Ikastola Zuhaitz eguna 2.0

Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei eta, aurrera, jarraitu dagigun guztion artean gauzak hobetzen laguntzen!

Mosaikoa ondoko bideoan ikusi daikezu, eta detailñe gehiagoz ikusteko, ondoko lotura klikatu daikezu. 

Antzerako albisteak

28-11-2020

Lauaxeta Ikastolan ametsen faktoria bat eratu dogu

Azaroko azken zapatuan, Black Friday egunaren biharamunean, munduko hainbat tokitako kultur eragileek bat egiten dabe, eta, aldi berean, berez aukerako proiektu sozial bat babesten dabe.

Fair Saturday ideia bat da kultura erdigunean kokatzeko, eta Lauaxeta ikastolak horren alde egiten dau urtero.

Aurtengoan, Fair Saturday eguna aprobetxatuz, Lauaxeta ikastolan…

Jarraitu irakurtzen.

06-11-2020

Ikasleak txalotuz!

Covidak eta horren ondoriozko segurtasun-neurriek errutina batzuk ekarri dabez ikasturteko lehen hiruhileko honetan. Talde egonkorrak, segurtasun distantziak, maskarak, higienea... Guztien segurtasuna bultzatzeko neurriak, baina nolabait gure egunerokotasuna eragin, baldintzatu eta murrizten dabenak.

Emaitzei adituz, neurri horreek eraginkorrak izan dirala esan daikegu, baina ez litzateke horrela izango gure ikasleen lankidetzarik eta prestasunik gabe.

Hemendik, gure aintzatespen publikoa eskaini nahi deutsegu ikasleei, ikastolatik guztion segurtasunerako hartutako neurriak errespetatzeagatik eta, gainera, kasu askotan, beren maskaratxoen azpian irribarre bat eukela egin ebela ikustarazteagatik.

Jarraitu irakurtzen.

 

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink