Albisteak-Bloga

Mundura irekiak, garapenera irekiak

Ikasketak eta garapenak irekitasuna eta gardentasuna eskatzen dauz, norbere hobetzeko guneak ezagutu eta garapen pertsonala bideratzeko zer egin daikegun zehazteko.

Ikasketak eta garapenak irekitasuna eta gardentasuna eskatzen dauz, norbere hobetzeko guneak ezagutu eta garapen pertsonala bideratzeko zer egin daikegun zehazteko.
 
Garapena batzutan barnean aurkitzen da, baina besteetan kanpoan.
Eta garapenak, berau ahalbidetzen daben espazioak eskatzen dauz baita.
Lauaxeta Ikastolan, guzti hau dogu kontutan eta zentzu horretan, apurka-apurka gure instalazioak hezkuntza moderno baten eskakizunei adituz aldatuz ekingo deutsogu.
 
Aurtengo ikasturteari begira, DBH eta Batxilergoan aritu gara, ate eta lehio itsuak, gardentasunez eta irekitasunez jantziz. Ikasle eta irakasleen ikasketa eta garapenaren aldeko direla sinestuz eta ikasketa batzutan gelan barne baina besteetan gelatik kanpo ere emoten dala ulertuz.
Beti ere, gure abiapuntua kontutan izanez: gure instalazioen dimentsioa, daukazan urteak eta beronegaz lotuta lortu dauan historia eta esperientzia eta nola ez, edozein aldaketen dimentsio ekonomikoa ere baloratuz. 
Baina azken finean, beti, ikasketarako eta hobekuntzarako daukagun irekitasuna isladatu nahiean. Hala da gure hezkuntza arloari dagokionez eta baita Lauaxeta Ikastola erakundeari dagokionez. Ikasketetara irekiak, mundura irekiak!

Antzerako albisteak

03-10-2018

Ikasketa ez daualako gelako atean mugatzen

Ikasketa, gaur egun edonon gerta daiteke. Izan ere, eguneko edozein esperientzia, momentu eta leku aprobetxa daikegu zerbait ikasteko, gelan izan edo ez, ikastolan izan edo ez. Edonon eta edonoz.

Jarraitu irakurtzen.

14-06-2018

Math Mystery Box: jolasa, sormena eta matematikak

Kutxa batek edozer gorde daike bere barnean, bai ona zein txarra. Jakinminak ikasteko ateak zabaltzen dauz eta jolasak, sortzen jakuzan arazoak ebazpeko sormena pizten dau. Baina, ze zerikusi dauka guzti honek matematikaren ikasketagaz?

Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies