Albisteak-Bloga

Eta zuk nagusitan... zer izan nahi dozu?

23-02-2016

Eta nagusitan zuk, zer izan nahi dozu? Galdera hori egiten deutsegu sarritan gure seme-alaba eta ikasleei txiki-txikitatik. Batzuek, ideiaren bat darabile jadanik euren asmoetan, beste batzuk, galduago sentitzen dira. Izan ere, adinak ekartzen dau sarritan norbere zaletasunenganako argitasun gehiago.

Baina… erabaki batzuk orain hartu behar dabez. Zertan lan egiten ikusten dot nire burua? Eta beraz… zer ikasiko dot?

Eurei laguntzeko asmoz, DBH 4. mailan eta Batxilergo 2. mailan, "Orientazioa" eta “Lan mundura hurbiltzen” proiektu interdiziplinarrak gauzatu doguz joandako egunetan.

Jarraitu irakurtzen.

Blog honetako lerroetatik, eskerrak emon nahi deutsueguz, proiektu honetan hizlari moduan zuen esperientzia azaltzera hurbildutako guraso, ikasle-ohi edo ikastolaz kanpoko profesionalei.

Aldi berean eskerrak baita Batxilergo 2. mailako bisita praktikoak bideratu dozuezan guztioi: Ingeteam, Laser Norte S.A., Euskaltel, Iberdrola, Sener, Bolsos Sagardui, Jungheinrich, Bbk, Eitb, Agintzari, Bilboko Udala, Fitness Studio, Gasca, Farmacia Naiara Arrieta, Albor, etabar.

Eskerriok asko guztioi!

 

Antzerako albisteak

21-02-2019

Ekintzailetza garatuz

Lauaxeta Ikastolako 1go batxilergoko ikasleak, ekimena eta kultura ekintzailea bultzatzea helburu dauen proiektu multidiziplinar bat garatzen aritu dira.

Proiektu honeri esker, enpresaren inguruko bizi-esperientziak entzun eta enpresaren arlo desberdinei lotutako saio tematikoetan informazioa jaso dabe.

Jarraitu irakurtzen.

18-02-2019

Etorkizunerako erabakiak hartzen

Eta nagusitan zuk, zer izan nahi dozu? Galdera hori egiten deutsegu sarritan gure seme-alaba eta ikasleei txiki-txikitatik. Batzuek, ideiaren bat darabile jadanik euren asmoetan, beste batzuk, galduago sentitzen dira. Izan ere, adinak ekartzen dau sarritan norbere zaletasunenganako argitasun gehiago.

Baina… erabaki batzuk orain hartu behar dabez. Zertan lan egiten ikusten dot nire burua? Eta beraz… zer ikasiko dot?

Eurei laguntzeko asmoz, Batxilergo 2. mailan, proiektu interdiziplinar bat gauzatu dogu joandako egunetan eta gure ikasleek, buruan darabilen lanbide hori ezagutzeko asmoz, jardunaldi praktikoak izan dabez pasatako astean.

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies