Albisteak-Bloga

Normaltasunera, segurtasunez itzuliz

23-06-2020

Normaltasuna berreskuratzeko gogo handia daukagun arren, eta gaur egun ikastolako instalazioetan dagozan ikasleak asko ez diren, beharrezkoa eta garrantzitsua da guztion segurtasuna zaintzea. Hori dala eta, hainbat neurri hartu doguz.

Segi irakurtzen.

 

Lauaxeta Ikastola covid protokoloa protocolo
Lauaxeta Ikastola covid protokoloa protocolo
Lauaxeta Ikastola covid protokoloa protocolo
Lauaxeta Ikastola covid protokoloa protocolo
Lauaxeta Ikastola covid protokoloa protocolo
Lauaxeta Ikastola covid protokoloa protocolo
Lauaxeta Ikastola covid protokoloa protocolo

 

Besteak beste, gaur egun ikastolan sartuz gero, honako hauek ikusi daikeguz:

• Ikastolara sartu aurretik, tenperatura hartzen jake ikasle guztiei, eta eskuak garbitzen dabez gel hidroalkoholikoa erabiliz.

• Ikastola osoa seinaleztatuta dago infografiak erabiliz, aforoak eta espazio bakoitzean bete beharreko neurriak zehatuz, ikastolan ezarritako segurtasun-protokoloa gogorarazteko.

• Espazio bakoitza eskuz garbitzen da, eta, horrez gain, nebulizagailu baten bidez fumigatzen da, espazioak eta gainazalak eraginkortasunez desinfektatzeko.

• Sarrera guztiek dauke desinfektatzaile likidoa daukan alfonbra bat, oinetakoak desinfektatzeko.

• Gaur egun ikastolan dagozan ikasleen kopurua txikia bada ere, espazio gehigarriak prestatu dira, beste erabilera bat emonez, segurtasun-distantzia bermatzeko helburuz.

• Ikasleen edo langileen arteko distantzia legez ezarritakoa baino txikiagoa bada, maskarak nahitaez erabili behar direla gogorarazten da.

Antzerako albisteak

19-06-2020

Zorionak, zaindu eta oso ondo izan!

Berrogeialdiaren hasieratik, eta distantzian alkarregaz sentitzeko helburuz, sare sozialak erabili doguz tarte honetan urteak bete dabezan ikasleak zoriontzeko. Gaur, ekainaren 19a, 2019-2020 ikasturteko azken egun ofiziala da, eta, horregatik, zorionak bialdu nahi deutsueguz oporraldian urteak betetzen dozuezan ikasle guztiei. Bueltan, zorionak normaltasun handiagoko testuinguru batean emon ahal izatea espero dogu!

Zorionak, zaindu eta oso ondo izan!!!

12-03-2020

Aurrez-aurreko klaseen etenaldia, koronabirusa dala eta

Koronabirusa dala eta Eusko Jaurlaritzaren zehaztapenak jarraituz, Lauaxeta Ikastolak aurrez-aurreko eskola ekintzak eta eskolaz kanpokoak eteten dauz, bihar martxoak 13tik hasita datorren martxoak 27ra arte (biak barne).

Egunotan eskola jarduera nola garatuko dogunaren inguruko informazioa, etapa bakoitzaren arabera ikasleei eta familiei jakinaraziko jatzue.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment