Albisteak-Bloga

Oharrak

31-10-2018

Itsasoei buruzko erakusketa

Asteburu luze honetan hainbat plan gauzatzeko tartea egon daitekenez eta ikasketa gelatik at ere emoten danez, interesgarria izan daitekelakotan, ondoko plana proposatzen deutsugu: itsasoei buruzko erakusketa.

Jarraitu irakurtzen.

31-10-2018

Van Goghetik Picassora: gelan ikasitakoan sakonduz

Ikasketa gelatik haratago doalako, hona hemen, edozein asteburutan, Haur Hezkuntzan bertan lantzen diran ikasketa batzuk barneratzeko aukera polit bat: Guggenheim museoak eskeintzen dauan "De Vangogh a Picasso" erakusketa. Ikusi nahi ikasleek zer kontatzen euskuen?

Jarraitu irakurtzen.

05-09-2018

Ongi etorri 2018-2019 ikasturte barrira!

Ikasturte barriaren hasieran sentimenduak sarritan nahastuak izaten doguz: ikaskide barriak  ikusteko ilusioa, oporretako jarduna atzean itzi beharraren pena, eta ikasturte barrirako helburu eta ilusioak, danak batera.

Jarraitu irakurtzen.

 

25-06-2018

2018-2019 eskola egutegia

Aurtengo ikasturtea amaitu barri, 2018-2019 ikasturteko egutegia prest dago iada. Ikasturtea bukatu eta ikasturte barria prestatzen iada! Ondo izan!

23-03-2018

Opor onak izan eta bueltararte!

Egun honeetan, deskantsua hartu eta indarbarrituta bueltau gaitezan desiatuz, agur bat!

01-03-2018

Oroitzapenerako irudi eta momentuak

Atzoko eguna, seguruena gure ikasleetariko askok oroitzapenean mantenduko daben egunetarikoa izango da. Zerbait berezia da edurrak sortarazten dauena; berezia berez iada atzo bezala, gure inguruan edurra egitea, nahiz eta aldi berean, gure egunerokoan arazoak ere eragiten dauzan. Espero dogu Lauaxeta Ikastolako familien artean azkenak, atzoko egunean, gitxiengoak izatea. Gaur, eguneroko lanean murgilduta berriz.

Atzokoa ametsa barik egia zanaren erakusgarri, Lauaxeta bertako irudi batzuk, oroitzapenerako:

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies