Albisteak-Bloga

Oharrak

01-03-2018

Oroitzapenerako irudi eta momentuak

Atzoko eguna, seguruena gure ikasleetariko askok oroitzapenean mantenduko daben egunetarikoa izango da. Zerbait berezia da edurrak sortarazten dauena; berezia berez iada atzo bezala, gure inguruan edurra egitea, nahiz eta aldi berean, gure egunerokoan arazoak ere eragiten dauzan. Espero dogu Lauaxeta Ikastolako familien artean azkenak, atzoko egunean, gitxiengoak izatea. Gaur, eguneroko lanean murgilduta berriz.

Atzokoa ametsa barik egia zanaren erakusgarri, Lauaxeta bertako irudi batzuk, oroitzapenerako:

28-02-2018

Edurra dala eta gaur klasea etenda

Gaur otsailak 28, edurra dala eta, ikasleen segurtasunari adituz, klaserik ez da egongo.

04-09-2017

Ongi etorria ikasturte barrira!

Ikasturte barriaren hasieran sentimenduak sarritan nahastuak izaten doguz: ikaskide barriak  ikusteko ilusioa, oporretako jarduna atzean itzi beharraren pena, eta ikasturte barrirako helburu eta ilusioak, danak batera.

Jarraitu irakurtzen.

07-06-2017

Klaseak, goizez bakarrik

Datorren astetik aurrera, hau da, ekainak 12an hasi eta 20ra arte (egun biak barne), ikastolako urterako egutegian finkatuta dagoan moduan, ikasleriak ikastolatik 13:30etan urtengo dauala gogorarazten deutsuegu. Bazkariari dagokionez, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleak baino ez dabe ikastolan bazkalduko.

02-06-2017

2017-2018 eskola egutegia

Oraindik 2016-2017 ikasturtea bukatzear egon arren, Lauaxeta Ikastolako datorren ikasturteko egutegia prest daukagu eta hemen eskuragarri jartzen dogu, famili antolaketarako lagungarria izan daitekeela ulertuz.

Jarraitu irakurtzen.

04-05-2017

Batxilergorako matrikulazio epea zabalik da

Pasatako maiatzak 2tik eta datorren maiatzak 12 bitartean, 2017-2018 ikasturterako batxilergoko matrikulazioak gauzatu daitekez. Informazio gehiago eskuratzeko, jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

Ate Irekiak!

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment