Albisteak-Bloga

Ongi etorria ikasturte barrira!

04-09-2017

Ikasturte barriaren hasieran sentimenduak sarritan nahastuak izaten doguz: ikaskide barriak  ikusteko ilusioa, oporretako jarduna atzean itzi beharraren pena, eta ikasturte barrirako helburu eta ilusioak, danak batera.

Jarraitu irakurtzen.

2017-2018 ikasturtea hasi eta beronen amaiera arte, familia-ikastola ekipoa osotu behar dogu, gure ikasle guztiek euren gaitasunei eta eguneroko ahaleginaren eraginari balioa emon dagien eta honetan oinarrituz, ikasturteko helburuak lortu dagiezan, bidean sortu daitekezan zailtasunei aurre eginez eta eurentzako eta gizartearentzako etorkizun hobeago bat eraikiz.

Ikasturtea beraz hastear dago eta beronegaz helburu eta erronka barriak, bai gure seme-alaba eta ikasleentzat eta baita nagusiontzat ere, guraso eta familikoentzat. Honetan ere eredu eta erreferentzia gara gainera. Asmoak gainditu eta helburu eta xede konkretu eta errealista bihurtu dagiguzan eta erakutsi deiegun ahalegina, kemena eta perseberantzia bitarteko dirala, gauzak lortzen dirala. Gure alde. Euren alde.

Aurrera!

Antzerako albisteak

25-06-2018

2018-2019 eskola egutegia

Aurtengo ikasturtea amaitu barri, 2018-2019 ikasturteko egutegia prest dago iada. Ikasturtea bukatu eta ikasturte barria prestatzen iada! Ondo izan!

23-03-2018

Opor onak izan eta bueltararte!

Egun honeetan, deskantsua hartu eta indarbarrituta bueltau gaitezan desiatuz, agur bat!

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies