Albisteak-Bloga

Ongi etorriak 2016-2017 ikasturtera!

Ikasturte barriaren hasieran sentimenduak sarritan nahastuak izaten doguz: ikaskide barriak  ikusteko ilusioa, oporretako jarduna atzean itzi beharraren pena, eta ikasturte barrirako helburu eta ilusioak, danak batera.

Jarraitu irakurtzen.

 

Lauaxeta Ikastola

Edozein aldaketak eragiten dituan ezbaiak planteatuz Lauaxetara lehenengoz datozen familiei agur berezi bat eskeini nahi deutseet. Izan zaitezee ongi etorriak eta ez izan dudarik zuen seme-alabeen tutoreei  edozein zalantza argitzeko laguntza eskatzeko orduan. Aldi berean, ziur nago ibilbide luzeagodun esperientzia daben familiak gogotsu jardungo dabela zuon integrazioa errezten.

Umerik txikienen ama eta aitei zuzendu nahi neuke bereziki. Ikastetxeko erritmoetara lehen aldiz urtetxo bigaz edo bi horreek bete barik etortzen diran umetxoak.  Gurasook umeak eurak baino urduriago zagozeela esango baneu, ez neukela hutsik egingo uste dot. Gure esperientziak dino ahal dozuenik eta lasaien jokatu behar dozuela momentu honetan. Guzurra dirudi baina eskolaratze hau euren garapen pertsonalean beste pauso bat baino ez da, lehentxoago oinez egiten ikastea edo solidoak jaten ikasi ebenean moduan gaindituko dabena.

Erronka honeek eta beste batzuk ere, zuon seme-alaben garapen pertsonalaren prozesuan lagunduko deutsuegun Lauaxeta Ikastolako pertsona guztiekin partekatuko dozuez.
2016-2017 ikasturtea hasi eta beronen amaiera arte, familia-ikastola ekipoa osotu behar dogu, gure ikasle guztiek euren gaitasunei eta eguneroko ahaleginaren eraginari balioa emon dagien eta honetan oinarrituz, ikasturteko helburuak lortu dagiezan, bidean sortu daitekezan zailtasunei aurre eginez eta eurentzako eta gizartearentzako etorkizun hobeago bat eraikiz.

ONGI ETORRIAK! Animo aurten ere,  danon artean lortuko doguz eta helburuak. Aurrera!

 

Antzerako albisteak

09-05-2019

Familia, kirola eta alkarlaguntza: bazatoz?

Datorren maiatzak 18anKirol Topaketa Solidarioa ospatuko dogu Lauaxeta Ikastolan. Topaketa hau, ikasle, ikasle-ohi eta familiei zuzenduta dago. Alkarregaz gozatzeko aukera aproposa!

Egitaraua zein dan? Jarraitu irakurtzen

10-04-2019

Korrika Txiki, euskararen alde, Lauaxetan

Joandako astelehenean, urte biro egiten dogun bezelaxe, Korrika Txiki ospatu genduan Lauaxeta Ikastolan, euskararen alde. Ikusi nahi giroa?

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies