Albisteak-Bloga

Ongi etorriak ikasturte barrira

04-09-2015

Alde batetik ikaskide barriak  ikusteko ilusioaz eta bestetik oporretako jarduna atzean itzi beharraren penaz hasten dogun ikasturte barri honetara, ongi etorriak!

Edozein aldaketak eragiten dituan ezbaiak planteatuz Lauaxetara lehenengoz datozen familiei agur berezi bat eskeini nahi deutseet. Izan zaitezee ongi etorriak eta ez izan dudarik zuen seme-alabeen tutoreei edozein zalantza argitzeko laguntza eskatzeko orduan. Aldi berean, ziur nago ibilbide luzeagodun esperientzia daben familiak gogotsu jardungo dabela zuon integrazioa errezten.
 
Umerik txikienen ama eta aitei zuzendu nahi neuke bereziki. Ikastetxeko erritmoetara lehen aldiz urtetxo bigaz edo bi horreek bete barik etortzen diran umetxoak.  Gurasook umeak eurak baino urduriago zagozeela esango baneu, ez neukela hutsik egingo uste dot. Gure esperientziak dino ahal dozuenik eta lasaien jokatu behar dozuela momentu honetan. Guzurra dirudi baina eskolaratze hau euren garapen pertsonalean beste pauso bat baino ez da, lehentxoago oinez egiten ikastea edo solidoak jaten ikasi ebenean moduan gaindituko dabena.
 
Erronka honeek eta beste batzuk ere, zuon seme-alaben garapen pertsonalaren prozesuan lagunduko deutsuegun Lauaxeta Ikastolako pertsona guztiekin partekatuko dozuez.
 
2015-2016 ikasturtea hasi eta beronen amaiera arte, familia-ikastola ekipoa osotu behar dogu, gure ikasle guztiek euren gaitasunei eta eguneroko ahaleginaren eraginari balioa emon dagien eta honetan oinarrituz, ikasturteko helburuak lortu dagiezan, bidean sortu daitekezan zailtasunei aurre eginez eta eurentzako eta gizartearentzako etorkizun hobeago bat eraikiz.
 
ONGI ETORRIAK! Animo aurten ere,  danon artean lortuko doguz eta helburuak.

Antzerako albisteak

03-12-2018

Gontzal Mendibilegaz abesten

Joandako astean, Lauaxetako Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek, Gontzal Mendibilegaz abesteko aukera izan eben.

Jarraitu irakurtzen.

14-11-2018

Berto-bertokoak

Aurten ere, boletinean, bertokoak ikusiko gaituzue eta zelan ez, horren islada, bertokoa eta sasoikoa dan fruitua, ezkurra. Ziur gagoz, izan ere, hainbat gurasok, zuen seme-alaben amantaletako poltsikoetan pila bat aurkitu dozuezala!

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies