Aurreko egunetan, Lauaxeta Ikastolan, "Seguru eta babestuta online" hitzaldia ospatu dogu. Hitzaldi hau, Sekuritz erakundearen eskutik jaso da eta bertan gure seme-alaba eta ikasleek interneten erabilera seguru bat egiteko gakoak landu doguz.
Jarraitu irakurtzen.
Besteak beste ondokoak ikusi dira: online jokoak, cyberbullinga eta gurasoen papera. Topaketa honeri esker, Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. Mailako eta DBH 1. eta 2.eko 80 famili ingurugaz hausnartzeko aukera izan dogu, gaurkotasuna daukan gai honen inguruan gurasoen paperik egokienaren inguruan arituz.
Lauaxeta Ikastolatik, guraso paperaren inguruan eskeinitako beste hitzaldi edo eduki batzuk.
Musika beti dago presente gure bizitzetan eta emozioekaz lotura zuzena dauka, izan ere. Baina, ze eragin dauka ikasketan eta garapenean? Zergatik da garrantzitsua? Hona hemen hitzaldi baten pasarte interesgarri bat.
Jarraitu irakurtzen.
Pertsonaren garapenean eta heziketan, bere gaitasunen artean, norbere autonomia helburu izanda, ezinbestekoa dogu, pentsatzen irakastea. Horrela izanda, norberak izango dau, momentu bakoitzean sortu daitekezan arazoak ebazteko gaitasuna eta aldi berean, bere buruarengan eta gaitasunengan sinesteko bidea.
Jarraitu irakurtzen.